David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Jean-Pierre Gonçalves de Lima
Iruzkinak
[David Hockney: 82 erretratu eta natura hil]. Sarrera
- Izenburua:
- [David Hockney: 82 erretratu eta natura hil]. Sarrera
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Paisaia | Landa-eszenak | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Ongi etorri David Hockney: 82 erretratu eta bodegoi 1 erakusketara. Bertan aurkituko duzu Britainia Handiko artistarik laudatuenetako eta itzalik handienetako baten artelan multzo bikaina.
Pentsalari sakon eta gogoetatsua da Hockney, etengabe aztertzen duena nola interpretatu artearen bitartez ikusten dugun mundua. 2012an, Ikuspegi zabalago bat erakusketa ikusi ahal izan genuen, Guggenheim Bilbao Museoak eta Londresko Royal Academy of Arts erakundeek elkarlanean antolatu zutena. Orduan ezagutu genuen Yorkshireko landa inguruez egiten zuen interpretazio bitxia, kolokan jartzen baitzuen, ikusmolde hartan, paisaiari erreparatzeko dugun era. Erakusketa honetan, gauza bera egiten du artistak, erretratua delarik, haren ibilbideko bost hamarkadetan beti tartean egon den generoa izanik, gogoetagaia. Haren lagun eta ezagunen talde zabalera erakartzen gaitu eta jendeari begiratzeko dugun era berraztertzeko gonbitea luzatzen digu Hockneyk.