David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Bing McGilvray
Hockneyren estudioan
Iruzkinak
Rita Pynoos
- Izenburua:
- Rita Pynoos
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Lehenengo egunaren hasieran irudiaren zirriborroa ikatz-ziriaz egin ondoren, bere arreta jarreran eta jantzietan jartzen zuen bigarren egunean.
Ze arropa eramaten zuten, gehienetan haien esku uzten nuen. Batzuetan beste jantzi batzuk ere ekartzen zituzten eta nik zera esaten nien: “hau beste hori baino hobea da”, edo halako gauzak baina, kasurik egiten ez bazuten, ez zuen axola. Zera esan nahi dut, gauzatzea nire kontua zela, hau da, berdin margotuko nuela. Lehenengo aldiz esertzen zirenean, hori da nik onartzen nuena. Begiratzen nien, esertzen ziren bitartean. Mundu guztia desberdin esertzen da, eta hori da nik jasotzen nuena. Gehienetan, ordea, ekimena euren esku izaten zen. [David Hockney]
Batzuetan, modeloek aukeratzen zuten arropak ahalegin berezia eskatzen zuen: marrazki korapilatsuren bat, edo oihal mota bereziren bat. Rita Pynoosen gona ikusi zuenean, tafeta gorri bizi uhintsu horrekin, oso azkar margotu behar zuela bazekien Hockneyk, izan ere, modeloa mugitzen bazen, gutxi bazen ere, argia erabat desberdin islatuko zuen.
Eseri zenean, bat-batean egin beharko nuela ohartu nintzen. Zetazko soineko itzela zen, oinetarainokoa. Nire baitan esan nuen: bigarren aldiz esertzen denean, desberdina izango da. Guztia berehala bukatzen saiatu beharko nuela ohartu nintzen. [David Hockney, RA/BBC elkarrizketa]