David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Rita Pynoos
Fruta jarleku baten gainean
Iruzkinak
Hockneyren estudioan
- Izenburua:
- Hockneyren estudioan
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Argia | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
1983an, estudio zabal eta argitsua sortu zuen Hockneyk bere etxean, tenis pista baten gainean, Los Angelesen, Hollywood Hillsen. Horma zurietan bukatu berritako margoak eta marrazkiak eskegi zituen, orain dela gutxi arte erretratu hauetako asko tartean zirela.
Estudioak argi zoragarria dauka eta, nire ustez, hori antzeman egiten da erretratuetan, Kaliforniako argi liluragarri hori. Gainera, estudioko ateak zabalik daude eta, naturaren hotsak entzuten dira, txorien kantuak kanpoan, eta lorategiko usaina aditzen da. Eguzkiaren argia sumatzen da kanpoan. Leku benetan ederra da. [Edith Devaney]
Mihise bat dago margotzeko astoan jarrita. Modeloa oholtzara iritsi da, maila gutxi batzuk igota, estudioaren bazter batean, eta aulkian eseri da, berak aukeratu duen jarreran. Orduan, lanean hasi da Hockney.
Erabateko isiltasuna estudioan, kontzentrazio bete-betekoa. Modeloari begiratzen dio arreta osoz, betaurrekoen gainetik, begiak erdi itxita. [Edith Devaney]
Margotzen ari denean hogeita hamar urteko legez sentitzen dela esan izan du Hockneyk. Izan ere, lanean ikusita, erraza da laurogei urte bete dituela ahaztea.
Aurrera eta atzera oso azkar mugitzen da mihisera hurbilduz eta berriz urrunduz, perspektiba desberdina hartzeko. Mugimendu oso arinak ditu, baina bai, harentzat bizipen fisiko gogor samarra da noski, eta mihise hauek handiak dira. Azalera handia dauka estali beharra. [Edith Devaney]