David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Celia Birtwell
John Hockney
Iruzkinak
Rufus Hale
- Izenburua:
- Rufus Hale
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Pertsona heldu bati sei orduz, hiru egun segidan, geldirik egoteko eskatzea asko eskatzea bada, are gehiago da ume baten kasuan. Hockneyk batzuetan bere modelorik gazteenen erretratuak bi egunetan bukatzen zituen, gogoan zuelako haietako batzuk ez zirela gurasoek espero zezaketen bezain gustura egongo era horretan.
Hala ere, Rufus Halek, hamaika urteko umea izanik ere, ez zuen arazorik izan hiru egun osorik posatzen igarotzeko, amarekin, Tacita Dean artistarekin, Los Angelesera egin zuten bidaia batean. Rufusen era zaharreko itxurak liluratu zuen Hockney eta, berehala, hurrengo modeloa aurkitua zuela ohartu zen, eta Rufusek, ustekabean, aulki zurixkan eserita ikusi zuen bere burua.
Gauza guztiz bat-batekoa izan zen eta, beraz, eguneroko arropak neramatzan jantzita, arrraroa badirudi ere, trajea eta gorbata eramaten bainituen. Ez nuen inolaz ere uste margotuko ninduenik eta, ez nuen ezer berezirik jantzi. Tweed erako txaleko bat daramat, gorbata gorria, galtza urdin ilunak, alkandora zuria eta zapata dotoreak. [Rufus Hale]
1954an, 17 urte zituela, Rufusen oso antzerako janzkera zeramala margotu zuen bere burua erretratuan. Hockneyren autorretratua ezerosoa eta baldar itxurakoa delarik, Rufusen erretratuak haren gaztetasuna eta lotsarik eza jasotzen du. Ikusleari zuzen begiratzen dio eta ia ez du betetzen aulkiaren erdia ere. Pertsona helduari ez bezala, ez zaio axola galtzaren eskuin aldeko zangoa altxatuta eta hanka agerian izatea. Umezaroaren axolagabekeriaren agerpen jatorra da. Rufusen aurpegi kontzentratuak eta begirada finkoak erakusten dute adi-adi begiratzen diola Hockneyri. Koaderno gris eta arkatz horia ditu eskuan, erakusketa osoan zerbait daraman modelo bakarra dela, eta marrazkiak egiten zituen, Hockney margotzen ari zen bitartean.
Bukatu zuenean Davidek galdetu zion: “Zerbait ahaztu dut?”, eta dirudienez, Rufusek erantzun zion: “Arkatzaren muturreko borragoma ahaztu zaizu”. Davidi barrez lehertzeko modukoa iruditu zitzaion. [Edith Devaney]