David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Edith Devaney
Iruzkinak
Frank eta amaiera
- Izenburua:
- Frank eta amaiera
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Natura hila | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Erakusketako azken erretratuetakoa Frank Gehryrena da. Munduan diren eraikinik ederrenetako zenbaiten arkitektua da Gehry, guztien artean nabarmentzen dela orain zeu zauden Guggenheim Bilbao Museoa, hain zuzen ere.
Frank Gehry naiz, David Hockneyren laguna. Zirraragarria izan zen ikustea koadroari nola begiratzen zion, ondoren nekatu eta beste zigarro bat erretzeko nola esertzen zen. Pixka bat hitz egiten genuen eta, orduan altxatzen zen eta bukatzen zen berriketa. Ez nintzen nekatu, eta ez zitzaidan axola denbora ematea horretan. Egia esanda, gozatu egin nuen haren lan egiteko era eta jartzen zion indarra ikusiz. [Frank Gehry, RA/BBC katean, solasaldian Hockneyrekin]
Kontraste handia dago lan honi darion konfiantzaren eta Jean-Pierre Gonçalves de Lima itolarrian den haren lehenbiziko erretratuaren artean. Hemen, Gehryk hartzen duen jarrera irekia da, guri begira dago, tinko begiratuz bere begi urdin zorrotzez. Atzealdeak berak ere aldarte erlaxatuago bat adierazten du. Lehengo erretratuaren atzeko tantoak eta pintzelkadak orain urdin indartsuagoko hondoa bihurtu dira.
Nire ustez, erakusketak eskaintzen duena esperientzia psikologiko sakona da. Alde batetik, ikusleak 82 pertsona aurkitzen ditu, eta nola irudikatuta dauden, baina artista ere aurkitzen du, erakusketaren amaieran aldarte eta konfiantza oso desberdinak agertzen dituena, hasierakoen aldean, eta hori ere zirraragarria da. [Edith Devaney]
Ez dut uste erretratua bertan behera utziko duenik berehalakoan. Baliabideagatik beragatik, generoaren eta haren historiagatik, baina baita pertsonek etengabe harengan eragiten duten zirraragatik ere. [Edith Devaney]
Guztiok ditugu aurpegia eta barrenak desberdinak. Nik uste dut hori zoragarria dela eta ospatu beharra dela. Erretratuak, paisaiak eta bodegoiak, zer gehiago egon daiteke? [David Hockney]