David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Margaret Hockney
Rufus Hale
Iruzkinak
Celia Birtwell
- Izenburua:
- Celia Birtwell
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Aulkian eratzan beharrean, andre dotore hau eserita jarri da, burua apur bat aurrera makurtuta, adi-adi entzungo balu bezala. Haren jarrera fidakor eta ziurrak iradokitzen du modeloak badakiela zer den erretratu baterako posatzea.
Moda eta oihalgintza diseinatzaile Celia Birtwell ohiko modeloa izan da Hockneyrentzat berrogei urte luzez, lehen aldiz erretratatu zuenetik, orduko bere senarra zen Ossie Clarkekin eta haien katuetako batekin, Clark jaun-andreak eta Percy erretratu bikoitz handian. Celia irudira eraman duen erretratu anitzetan argi ageri da erretratu generoari buruz Hockneyk urteetan zehar izan duen ikuspegi aldaketa. Margolaria bera ere ohartu zen erretratu berri bakoitzak andrearen izaeraren alderdi desberdin bat agerrarazten duela. Honako honetan, haren indarra eta umore ona jasotzen du, baina litografietan eta akuarela nahiz pastel teknikaz egindako beste zenbait irudikapen finetan, aldiz, aldarte malenkoniatsuagoa erretratatzen du.
Ziurrenik, musa batetik Davidek izan duen antzekoena da Celia. Londresen elkarrekin ikasten zutenetik ezagutzen du. Elkarren arteko harreman goxoa dute, ia familiartekoa. Elkarrekin barre egiten dute askotan; haien adiskidantza mina da. Margolariak maite du andrea pintatzea eta hemen, berriz ere, haren margolan maitagarria sortu du. [Edith Devaney]
Hockneyk gaitasun izugarria du lagunak egiteko, eta denborarekin hori handitu egiten da, eta honezkero bere adiskideen bikotekideak, seme-alabak nahiz bilobak ere lagun ditu. Haietako asko ere jaso ditu margolanetan. Erretratu hau familiako hiruko baten erdian eskegita dago, Birtwellen bikotekide Andrew Palmerrekin, eta honengandik hurbil den haren biloba Isabella Clarkekin batera.