David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Joan Agajanian Quinn
John Baldessari
Iruzkinak
Gregory Evans
- Izenburua:
- Gregory Evans
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Erakusketa honetan dauden zenbait modelo behin baino gehiagotan erretratatu ditu Hockneyk denboran zehar. Haren estudioko zuzendari Gregory Evansen jarrera erlaxatuak islatzen du hogeita hamar urteko eskarmentua, bere lagun zaharrarentzat posatuz.
Modeloaren oinen ikuspegi ona izateko, aulkia plataforman atzerago kokatu zuen Hockneyk. Hemen jasotzen ditu Evansen orkatilen azalaren tonuak eta puntadun mokasin dotoreetako ante marroi leuna.
Haren estiloa akatsik gabea da, eta gustu oso ona du zapatak aukeratzeko. Badakit zapata oso garestiak erosten dituela eta uste dut zoragarri ematen diotela. [Edith Devaney]
Oinak margotzeko oso zailak izan daitezke eta, lehenagoko beste lan batzuetan, konposizioan oinik ez jasotzea erabaki zuen Hockneyk. Erakusketa honetako beste margolan batean, Bing McGilvrayren hiru erretratuetako batean, oinak osorik nola ez diren erakusten antzeman daiteke. Lana bukatuta, osatu gabe zegoela sentitu zuen Hockneyk, eta antzeman zuen jendearen izaerari buruz asko esaten dutela eramaten dituen zapata motak eta oinak kokatzeko duen erak.
Oinak nahiko interesgarriak dira. Margogintzaren hierarkian, aurpegia da zailena; ondoren, eskuak eta, azkenik, oinak. Hauek dira osagairik zailenak, konplexuak direlako. Nolabait ere, eskuak, oinak eta aurpegia dira inoren inguruan ezer esan dezaketenak, ezta? [David Hockney, RA/BBC elkarrizketa]