David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Gregory Evans
Biografia oharra
Iruzkinak
John Baldessari
- Izenburua:
- John Baldessari
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Mihisetik begira dugun irudi bizartsu eta patriarkala John Baldessari artista kaliforniarra da, Hockneyren adiskidea eta AEBetako Arte Kontzeptualaren gurasoetakoa jotzen dena. Haren gorputz tantai eta zabalaren atzean, aulki zurixka ia desagertzen da.
Hanka izugarri luzeak ditu eta esku oso handiak, hemen oso ondo margotuta daudenak, ikusleari benetan adierazten dizkiotela Johnen altuera eta presentzia ikusgarriak, haren egiazko presentzia hori dela ulertaraziz. [Edith Devaney]
Erretratu sailari erreparatuta antzeman daiteke nola aulki bat bera erabiltzeak aukera ematen duen pertsona bakoitzaren eskalaren ideia jasotzeko. Lan hau bi aldeetara hedatzen diren erretratuekin konparatuta, ikusleak Baldessariren altuera izugarriaren ideia jaso dezake, izan ere, bi metro baino gehiago ditu artistak.
Hockney erretratu hauetan lanean hasi zenean, besaulki barrubigun biltzaileagoa erabiltzen saiatu zen, baina modeloaren irudia gehiegi ezkutatzen zuela iruditu zitzaion eta, jantokiko aulki zurixka hau aukeratu zuen haren ordez. Alde irekiek eta zurezko marko finak pertsona bakoitzaren tamaina eta forma agerrarazten dute; batzuek erabat betetzen dute eta, beste batzuek, berriz, ozta-ozta.