David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Hockneyren estudioan
Irving Blum
Iruzkinak
Fruta jarleku baten gainean
- Izenburua:
- Fruta jarleku baten gainean
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Natura hila
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Erakusketaren izena 82 erretratu eta bodegoi 1 ez balitz, harrigarria izan liteke margolan hau bertan aurkitzea. Modeloetako batek bere lehenengo posatze-saioa bertan behera utzi behar izan zuen eta, Hockneyk, eguna margolaritzan emateko asmoa zuenez, aulki zurixka eserleku urdin batez ordezkatu, haren gainean fruitu batzuk paratu eta, natura hila margotzen hasi zen.
Horrek erakusten du mentalizatu egiten dela, prestatu egiten dela; margogintzan hasteko prest dago. Jarrera horrek ulertarazi zidan haren prestatzeko era nolakoa den, eta nola ezin dituen gauzak hasi edo bukatu edonola. Ez nau harritzen, izan ere, margolan bati ekitea gauza handia baita. [Edith Devaney]
Erretratuetan, aulki zurixka nahitara neutroa da, modeloaren arreta bereganatu ez dezan. Lan honetan, Fruta eserleku baten gainean, eserleku urdin ilunak eginkizun desberdina dauka, fruituen gorria, laranja eta horia nabarmentzea alegia, osotasunak itxura biziagoa har dezan.