David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Larry Gagosian
Gregory Evans
Iruzkinak
Joan Agajanian Quinn
- Izenburua:
- Joan Agajanian Quinn
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Teknikak:
- Pintura (pintura akrilikoa)
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Joan Agajanian Quinn nekez dabil erretratu hau egiteko posatzeak eman zion poza disimulatu nahian. Aurpegian ageri du gogobeterik dagoela, agian harentzat bizipen berria delako. Egiaz, ordea, Los Angelesko arte munduko pertsonaia ospetsu hau 200 artelan baino gehiagotan agertu izan da, margolan, eskultura nahiz argazkiak kontuan hartuta.
Daviden taldeak esaten zuenaren arabera, zirrara handiz bizi zuen erretratua egingo ziolako kontua, eta uste dut hori nabaritu egiten dela. Oso pozik dago, pozez zoratzen. Esan nahi dudana zera da, poz horrek benetan adierazten zuela: “Ezin dut sinetsi hemen eserita nagoela, erretratu batean jaso nazaten”. Gainera, trajea jantzita etorri da hitzordura. [Edith Devaney]
Erretratu hauek erakusten dute Hockneyren itzulera margo akrilikora, hogei urteren ondoren. Teknika hau lehen aldiz 1960an erabili zuen artistak, Kaliforniako argi indartsua eta kolore biziak islatzerakoan. Margo akrilikoa berehala lehortzen denez, geruza berriak azkar gehitzeko aukera ematen du. Horregatik, ezin hobea da artistak denbora gutxi duenean, baina ez da hain eraginkorra gune zehatz bat denbora gehiagoz landu behar denean.
Orduan aurkitu zuen beste margo akriliko bat, gel gehigo zuena eta hezetasunari denbora gehiagoz eusten ziona eta, beraz, xehetasun gehiagoz lantzeko aukera ematen zuena, olio-margoak bezala. [Edith Devaney]
Ikus dezakegu nola Hockneyk lan egin duen margo berri horrekin, Joan Quinn-en konplizitatezko irribarre erdia transmititzeko eta haren sudur eta ahoaren inguruan hedatzen diren itzalak agertzeko.