David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
John Baldessari
Bing McGilvray
Iruzkinak
Biografia oharra
- Izenburua:
- Biografia oharra
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Hockneyk barre egiten du umezaroan zinean igaro zuen denbora guztiaren kontura, eta horregatik sentitzen duelako Bradford hiri britainiarra eta Hollywooden artean handitu zela. Los Angeles hirira lehenbiziko aldiz 1964an joan zenean, berak imajinatzen zuen baino are zirraragarriagoa zela aurkitu zuen: espazioa, argia, beroa, indarra eta sexu askatasunaren nahasketa hordigarria. Hockney ura irudikatzen hasi zen bere koadroetan: piszinetako urazal aldakorrak edo dutxen ur-txorroak, berarentzat irudi berriak baitziren, Bradforden batere ohikoak ez zirenak.
1978an, bere bizilekua Los Angelesen finkatua zuen artistak. Hollywood Hillsek aukera eskaintzen zion bizitza soziala egiteko nahiz etxe barruan geratzeko, konbinazio perfektua, artista kanporakoi baina lanean buru-belarri aritzen den batentzat. Bere lagun talde berriaren erretratu handi bikoitzak egin zituen, eta baita Kaliforniako mendietara autoz egiten zituen txango begikoenen margolan erraldoiak ere. 2013ko erretratu sail hau egiten hasi aurretik, Los Angelesera itzuli zen Hockney, aurreko hamarkadan Yorkshireko jaiolekuan margotzen aritu ondoren.
Esan beharrik ez da, mundu guztiak ezagutzen du eta badaki etxean dagoela han. Los Angelesen pozarren daude, etxekotzat dutelako. Esan nahi dudana zera da, hori ez duela jende askok lortzen, izan ere, Erresuma Batuan David gutarra dela sentitzen dugula, baina Los Angelesen gauza bera sentitzen dutela, eta poz-pozik daudela, bertara itzuli delako. [Edith Devaney]