David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Rufus Hale
Edith Devaney
Iruzkinak
John Hockney
- Izenburua:
- John Hockney
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Gizon bat ile zuria, traje urdin iluna eta lepoan tximeleta gorri motaduna jantzita, begirada bero eta goxoaz dugu begira. John Hockney da, artistaren hiru anai zaharretako bat. Adinekoak diren modelo guztien erretratuekin egiten duen bezala, zintzoa da Hockney zahartze bideari buruz, eta ikusten duena margotzen du. Ez da zurikeriatan saiatzen, ez eta aurpegiko zimurrak, ile zuriak edo zapata eroso eta praktikoak estaltzen ere.
John Hockneyren erretratua bikote baten partea da. Ondoan ikusten da haren emazte Helenen koadroa, ukondoak kanpo aldera eta eskuak magalean bilduak dituela jarrita.
Hauek dira Helen eta John Hockney. Ohartu nintzenez, Helen gabe dabilenean, desberdin agertzen da John. Harekin dabilenean beti alaiago agertzen da. Beraz, benetan bikotea direla ohartu nintzen eta, horregatik margotu nituen elkarrekin. [David Hockney, RA/BBC elkarrizketa]