David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Biografia oharra
Rita Pynoos
Iruzkinak
Bing McGilvray
- Izenburua:
- Bing McGilvray
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Izatez lagunartekoa eta kanporakoia izanik, gozatu egiten du Hockneyk, bere estudioan bisitak etengabe hartuz. Haren lagun zahar Bing McGilvrayk, hemen ikusten dugunak, hiru aldiz posatu zuen harentzat. Erretratu saila amaitzeko, ordutegi zorrotza eramatea erabaki zuen Hockneyk.
Hau bezalako proiektu handi bati ekiten diozun unean, ez dakizu amaiera non izango duen. Jakina, ez dakizunez, zera pentsatu nuen: “Tira, beharbada hogeiren bat nahikoa izango da”. Baina orduan ohartu nintzen askoz ere lagun gehiago nituela, eta gehienak prest zeudela hiru egunez posatzera etortzera. Hiru egun horiek ostirala, larunbata eta igandea izan zitezkeen eta, hala, lanean egun libre bakarra eskatu behar zuten. Aste batez posatzeko eskatzea gehiegi iruditu zitzaidan, hartara, jende gutxiagok parte hartuko zuelako. [David Hockney, RA/BBC elkarrizketa]
Batzuetan, margolan bat bukatu eta, berehala, hurrengoari ekiten zion Hockneyk. Behin, hiru segidan amaitu zituen, erritmo izugarri bizian eta nekagarrian. Modeloei argazkiak egin ahal zizkien, eta argazkien gainean lan egin, erritmo lasaiagoaz, baina haren ustez pertsona bakoitzarekin igaro zituen orduen ondoriozko erretratua osoagoa da, argazki batek harrapatzen duen une bakan horren gainean lan eginda lortuko lukeena baino.
Hogei orduko prozesua da, lan bakoitzak hogei orduko margolari-lana eskatzen duelako, azken finean, hiru egun osorik hartzen dutenak. Hori bizitzen eta arnasten du eta, uneoro, irudiari begiratu eta badaki zehatz-mehatz zer egingo duen ondoren. [Edith Devaney]