David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
[David Hockney: 82 erretratu eta natura hil]. Sarrera
Larry Gagosian
Iruzkinak
Jean-Pierre Gonçalves de Lima
- Izenburua:
- Jean-Pierre Gonçalves de Lima
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Lehenbiziko erretratu hau ez ohikoa da, modeloaren aurpegia ez delako ikusten. Ez da beharrezkoa. Pertsona baten erretratua ez baina, aldarte baten irudikapena da. Gizona makurturik dago, buruari eskuez eusten diola. Alfonbraren sigi-saga more-gorriak haren burmuinean nagusi den nahasmena irudika lezake.
Koadro hau margotu ondoren, Hockney ohartu zen antza handia zeukala Van Goghen Agurea burumakur (eternitatearen atarian) lanarekin. Izan ere, zenbait ezaugarri biek ala biek dituzte berdin: aulkiaren kokapena, gizonaren jarrera etsia eta lurreko oholak. Hockneyren laneko alfonbraren more-gorri tonu berberak ikus daitezke Van Goghen suan.
2013an, David Hockney Erresuma Batutik atera zen Los Angelesera itzultzeko, osasun txarreko aldi bat igaro ondoren, eta bere estudioko laguntzaile baten bat-bateko heriotza tragikoa gertatu ondoren. Hainbat hilabetez, ezin izan zion margotzeko lanari ekin.
Erakusketa honen arduradun Edith Devaneyren hitzetan:
Los Angeles hirira iritsi zenean erabat ahiturik zegoen, leher eginda, eta talde guztiak bat egiten zuen haren samin eta nahigabearekin; benetan berriro sendatu behar zuten.
Devaneyri bidalitako posta elektroniko batean Hockneyk berak esaten zuenez, haren laguntzaile Jean-Pierreren erretratu hunkigarri hau autorretratua ere bazen. Erretratua egiteak inflexio puntua ekarri zuen eta, harez geroztik, artistak indarrak berreskuratu zituen eta lan aldi berri eta grinatsu batean abiatu zen.