Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Paisaia, arkitektura eta denboraren joana
Philippe Parreno
Atalak
Trauma eta makurra dena
- Izenburua:
- Trauma eta makurra dena
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Bizitza | Artea eta denbora | Artea eta historia | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Memoria | Sentimenduak
- Artelan motak:
- Argazkia
Argazkigintzak historia ulertzeko moduari gogor eragiteaz gain, gure oroimen pertsonalak antzemateko modua eraldatu du —edo aditu batzuek argudiatu dutenez, guztiz berrantolatu du—. Jaiotzetik heriotza arte, gure bizitzaren alde guztiak irudi gisa jasotzen ditugu, horiek adierazten dituzten bizipenekin batera. Errepikatze horrek, argazkigintzaren teknologian islatzen denak, adierazten denaren beste errealitate bat sortzen du eta hori, gertakari traumatikoak kopiatzean bereziki, makur bihur daiteke. Efektu horretaz baliatzen dira artista asko: ekoizten dituzten agertokietan bizipen pertsonalen mina eta atsegina era asaldagarrian itzuli egiten da. Horrelako lanek amets moduko ezaugarriak dituzte, eta lan horietan mundua kopiaz beterik dago, bizitza eta heriotza artean bide dauden izakiak, errealitatea nola ikusten dugun zalantzan jartzen dutenak.
Gurasoen eta seme-alaben arteko lotura gure oroimen pertsonalenen bihotzean dago eta gure identitate psikologikoen oinarri da. Hori dela eta, areto honetako argazki eta bideo ugaritan familia-bizitza agertzen da maiz eta itzalpean, mehatxari ezkutatzen da trauma. Lanek jasotzen dituzten irudi batzuek protagonistek bizitakoa islatzen duten arren, beste batzuk fikziozkoak dira guztiz eta benetako sentimenak oroitarazten dituzte imajinatutako egoeren bidez. Guztiek laburbiltzen dute iraganak orainean bat-batean eztanda egiteko gaitasuna duela; nahigabeko oroimenaren indar guztia antzematen dugu orduan eta horrek gure eguneroko bizitzaren funtsari gogor eragiten dio.