Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Ana Mendieta
Atalak
Cindy Sherman
- Izenburua:
- Cindy Sherman
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Beldurra
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Sherman, Cindy
Titulurik gabea (167 zk.) Sherman-en Hondamendiak (1985–89) sailaren parte da; sail horrek zuzenean ikertzen ditu groteskoak, baita higuingarriak ere, diren gaiak. Aurreko sailek, esaterako, Titulurik gabeko fotogramak sorrarazten zuten sosegu eza honako sail honetan nabariagoa da eta areago, beldurrezko filmen ikara gogora ekartzen du —adierazgarria da genero horretan emakumeak izan ohi direla biktimak—. Titulurik gabea (167 zk.) lanak krimen lazgarri bat gertatu den lekua jasotzen du. Zabor-artetik emakumezkoa izan daitekeen biktima ilehori baten sudurra, ezpainak eta gorriz pintatutako azkazalak ateratzen dira. Botatako Polaroid baten zorroak dokumentazioa iradokitzen du, polizia batek zein gaizkileak hartutakoa —izan ere, azken horren isla ispiludun makillaje-kutxatila batean ikus daiteke— eta zeharka ikuslea voyeur gisa sartzen du.