Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Bereganatu eta artxibatu
Dokumentatu eta errepikatu
Atalak
Heriotza, publizitatea eta politika
- Izenburua:
- Heriotza, publizitatea eta politika
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Historia | Irailaren 11 | Komunikabideak | Publizitatea | Marilyn Monroe | Michael Jackson
- Mugimendu artistikoak:
- Posmodernismoa
- Artelan motak:
- Pintura | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Warhol, Andy
Andy Warhol-ek Marilyn Monroe-ren pintura serigrafiatuak egin zituenean, hura zendu eta gutxira, loraldian zegoen eta Vietnamgo gerra garaian egunerokoan guztiz barneratuta zegoen komunikabideen kultura baten alderik ilunena ukitu zuen. Egun, irudiak hedatzeko askotariko bideei esker, oso bestelako gertakariak, esaterako, World Trade Center-en aurkako eraso terroristak eta Diana printzesaren eta Michael Jackson-en heriotzak, traumatiko bihur daitezke mundu osoan. Kulturaren ezaugarri hori garatu dela, artista gazte batzuk Warhol aitzindari izan zen irudiak bereganatzeko estrategia berriro aztertzen hasi dira eta horretan dihardutela arreta berezia eskaintzen diete gaztaka politikoak mundu osoan garrantzizkoak izatera heltzen diren moduei.
Gaur, artistek lantzen duten eremu estetikoak pintura eta eskultura modernoa atzean utzi izanaz gain, postmodernismoak arte-forma horiek deseraiki zituen modua gainditu du. Dena den, postmodernismoaren estrategien oihartzuna badago: atzera begiratu ondoren, orainera ekarri diren ondorio edo mamu itxurako hondar gisa agertzen dira. Areto honetako artistek bereganatzea erabiltzen dute, baina, arreta jartzen diote horren indar iraultzaileari eta errepikapenaren bidez ezkutuan dagoena azalarazteko ahalmenari. Beti argi eta garbi politikoak ez diren arren, lan guztiei malenkonia bat darie, irailaren 11ko gertakarien ondoren heldu den belaunaldiaren atsekabea adierazten duen malenkonia, hain zuzen.