Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Heriotza, publizitatea eta politika
Tacita Dean
Atalak
Dokumentatu eta errepikatu
- Izenburua:
- Dokumentatu eta errepikatu
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Presentzia
- Artelan motak:
- Argazkia | Bideoa | Ikus-entzunezkoa | Performance
1970eko hamarkadaren hasieran, performancea entzute handiko adierazpide bihurtzen ari zen garaian, artistek arazo jakin bati aurre egin behar izan zioten: zuzeneko ikuskizunaren unetik haratago zabalduko zuten euren lana? Eta hala izatekotan, nola? Erantzuna irudi bidezko dokumentazioa izan zen, hots, zinema eta bideoa erabiltzea. Izan ere, baliabide horien garrantzia areagotu zen eta hartara, performanceak nola sortzen ziren baldintzatu zuten eta noizean behin ikusleak ere beharrezkoak ez zirela zehaztu zuten. Bide ironikoa hartu zuten lan horiek: horien funtsa unean uneko gertakariak baziren ere, irudien iraunkortasunean baitan zeuden euren esangura zabal zedin, inoiz, euren izate bera ere jakin zedin. Artista askorentzat dokumentu horiek aztarren bilakatu ziren, euren esanahia estuki lotzen baitzitzaion iraganean jada galduta zegoen esperientzia bati.
Areto honetako lanek hainbat ikuspuntu aztertzen dute, argazkigintzaren ahalmen errepikakorrak inspiratu dituen ikuspuntuak. Artistok argazkigintza erabiltzen dute euren (eta besteen) performanceak berriro taxutzeko eta iraganeko gertakariei berriro heltzeko; hala, dokumentazioa (argazkiak) denboraz blai dagoen gaitzat jo dute eta gainera, horren ezaugarri materialei oso so egin diete. Gorputzaren irudia behin eta berriz agertzen da, maiz artista performance bat egiten dagoela, baina pertsona ezezagunen presentzia gisa ere bai: kamera aurrean egon ondoren utzi duten fisikotasun espektral gisa. Askotan, gorputza bera ez da ageri, baina horren aztarnak paisaiari hertsiki atxikita dirau. Izan ere, paisaia horrek gogora ekartzen du argazkiak estatus konplexua duela, gaiaren egotearen eta ez-egotearen artean kateatua dagoen objektua baita.