Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Walead Beshty
Andy Warhol
Atalak
Ori Gersht
- Izenburua:
- Ori Gersht
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta paisaia | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Holokaustoa | Introspekzioa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Gersht, Ori
Gersht-ek bizitako esperientziak dokumentatzen ditu bere argazkietan historia, oroitzapenak eta autobiografia uztartuz. Lanetan bidaien inguruko gaiak txertatuz, bere burua ezagutzeko barne-bilaketa batean murgiltzen da, eta era berean, kanpoaldean, bere nortasuna aditzera ematen duten leku historikoen bila doa. Garbiketa (2005) saila egiteko, Gershtek Ukraina hego-mendebaldeko Galitzia eskualde aldendura, hots, holokaustoan indarkeria bortitza jasan zuen herrialdera, bidaiatu zuen eta milaka juduk naziengandik ihes egiteko jarraitutako bideak berriz igaro zituen. Poloniako etorkin juduen seme, Gershtek argazkigintza baliatzen du hain esanguratsua den paisaia horri lotuta dagoen bere jatorriaren inguruan hausnartzeko. Hala ere, ez du helburu argazki-kazetaritza dokumentala sortzea, baizik eta baliabide horren mugak pintura-abstrakziorantz zabaltzea. Ondorioz, Lur ezezaguna laneko forma desitxuratuak paisaian eragiten duen historia ilunaren oroigarri espiritual bihurtzen dira.