Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Tacita Dean
Anne Collier
Atalak
Jeff Wall
- Izenburua:
- Jeff Wall
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Tamaina | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Neorrealismoa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Wall, Jeff
Wall-ek laburki adierazi du bere lanean pinturaren eta zinemaren historiek eta 1968ko altxamenduez geroztik horien inguruan garatu ziren argudio teorikoek eragin dutela. Hasiera batean kolorezko argazki-gardenki handiak argi-kutxetan jartzeagatik egin zen ezagun eta horietan pinturaren eskala eta zinemaren argitasuna uztartzen baitzituen. 1990 hamarkadaren erdialdera zuri-beltzeko kopia erraldoiak egiten hasi zen eta argazkigintza dokumentalaren eta zinema neoerrealistaren aldi bereko historiez aritu zen. Tradizio horien egileen modura, baztertuen bizitzei bipilki so egiten die eta are gordinagoak dira irudiak zilar-gelatinari eta monokromotasunari esker. Entzun ezin dezakegun hizketaldi bat, erortzeko zorian dagoen etxe txiro bat zein jolas bortitzetan dabiltzan haurrak aurkeztean, Wallen argazkiek arreta jartzen dute ikusizko errepresentazioaren aporietan eta aurreko ekintzek, istorioek eta historiek irudi bat sorgintzen duten moduetan.