Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Christian Marclay
Ana Mendieta
Atalak
Pierre Huyghe
- Izenburua:
- Pierre Huyghe
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Memoria | John Giorno
- Artelan motak:
- Argazkia | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa | Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Huyghe, Pierre | Warhol, Andy
Huyghe-k zalantzan jartzen ditu denboraren, memoriaren eta gizarte-konpromisoaren definizioak bere askotariko artelanetan: instalazioetan, argazkietan, kokapen zehatzeko lanetan zein komunitate-proiektuetan. Lo eta hizketan lanean Huyghek Andy Warhol-en Loaldia (1963) film isil ezagunari erreferentzia egiten dio; horretan, bost ordu eta erdiz, John Giorno poeta gaztea ageri da, geldi-geldirik, ohean lo dagoela. Huyghek Warholen sekuentzia batzuen zatiak hartu eta soinu-banda gehitzen die: Giornoren ahotsa, 1998an, hogeita hamabost urteren buruan, jatorrizko filma grabatzea nolakoa izan zen azaltzen duena. Poetaren bakarrizketa astuna eta nahasia aurrera doan heinean, Huyghek Warholen irudiak gutxika-gutxika eraldatu eta egungo Giornoren irudi, jatorrizko filmeko antzezpen bera egiten, bihurtzen ditu. Hala, Huyghek Warholi eta Giornori omenaldi asmatsua egiten die eta aldi berean, memoriak denboraren halabeharrezko joanean zer leku betetzen duen aztertzen du.