Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Tracey Moffatt
Walead Beshty
Atalak
Sally Mann
- Izenburua:
- Sally Mann
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta paisaia | Artea eta emozioa | Kolorea | Edertasuna | Memoria | AEB
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Mann, Sally
Gizakirik ez da ageri Mann-en zuri-beltzeko paisaietan; hartara, landaredia astiro eta isilean joritzen delako irudipena sortu eta AEBko hegoaldearen betiereko edertasuna agertzen dute. 1972an Mannek ia hamar mila negatibo aurkitu zituen bere jaioterri Lexingtongo (Virginia) atiko batean. AEBko gerra zibilean esku hartu zuen soldadu batek atera zituen eta horiek garbitzen eta antolatzen zituela, Mann oso harritu zen bertako ingurumariak mende batean zehar oso gutxi aldatu zirela ikustean. 1990eko hamarkadaren hasieran, oraindik aurkikuntza horrek liluratuta, landa-inguruetara egin zuen paisaia historiaz eta oroimenez nola zipriztin daitekeen aztertzeko. Formatu handiko kamera bat, leiar zaharrak eta berak egindako beirazko negatiboak baliatuz, Mannek nostalgia eta huts-sentimenduak pizten dituzten kopiak egin zituen, hain zuzen, historian zehar, XIX. mendetik egun arte, bidaiatu dutela ematen duten kopiak.