Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
Philippe Parreno
Heriotza, publizitatea eta politika
Atalak
Bereganatu eta artxibatu
- Izenburua:
- Bereganatu eta artxibatu
- Erakusketa:
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- Gaiak:
- Artea eta komunikabideak | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Irudien Belaunaldia | AEB
- Artelan motak:
- Argazkia | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert | Warhol, Andy
1960ko hamarkadaren hasieran Robert Rauschenberg eta Andy Warhol argazkiak txertatzen hasi ziren euren pinturetan; hartara, artea egiteko modu berri bat sortu zuten: jadanik ez ziren keinuzko abstrakzioaz baliatzen, baizik eta serigrafiaz eta antzeko prozesu mekanikoez. Hala, zalantzan jarri zuten artea egile heroiko bakar baten adierazpena zela eta artelanak informazio-biltegi gisa taxutu zituzten. Artxibatzeko lera horrek artea irauli zuen hurrengo hamarkadetan eta bidea ireki zion argazkigintza kontzeptu jakin batzuei jarraiki erabiltzeari: ordutik aurrera mundua estetika-eremu berri batean barnera zitekeen.
Areto honetako lanek artelana artxibo gisa zer aukera dituen aztertzen dute. Gehien erabilitako estrategien artean bereganatzea dago: artistek dagoeneko existitzen diren irudiak hartu eta euren lanetan txertatzen dituzte. 1970eko hamarkadan, artista estatubatuar talde batek —gerora Irudien Belaunadi gisa ezagutu ziren— masa-komunikabideetan agertzen ziren eta artearen historian zehar behin eta berriro azaldu diren irudiak bereganatu zituen: maiz bere horretan kopiatzen zituzten iragarkiek helarazten dituzten mezuak eztabaidan jartzeko eta originaltasun-nozioa kritikatzeko. Hasiera batean lan horiek status quoa erabat zalantzan jartzen zutela uste bazen ere, galtze-sentimendu bat ere badarie horiei, askok zaharkitutako edo ezin lor zitezkeen fantasien irudiak bereganatu baitzituzten. Egungo artistek ere bereganatu egiten dituzte irudiak, Internet den artxibo-gordailu erraldoiak xaxatuta.