Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak
James Casebere, Eroetxea (Asylum)
Kara Walker, Matxinada! (Gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen) [Insurrection! (Our Tools Were Rudimentary, Yet We Pressed On)]
Iruzkinak
Thomas Demand, Artxibategia (Archive)
- Izenburua:
- Thomas Demand, Artxibategia (Archive)
- Erakusketa:
- Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta historia | Artea eta komunikabideak | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Fikzioa eta errealitatea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Demand, Thomas
Thomas Demand argazkilari alemanaren lanak masa-hedabideek iritzi publikoan duten eragina aztertzen du. Aurrena leku zehatz baten irudia aukeratzen du prentsan edo Interneten, ondoren lekuaren maketa eraikitzen du bere estudioan, eskala errealean eta papera edo kartoia erabiliz, eta azkenik maketaren argazkia egiten du. Beraz, bere argazkiak nahiko aldentzen dira errealitatetik.
Masa-hedabideek bezalaxe, Demandek istorio makabro edo bortitzen batekin lotura duen leku bat aukeratu ohi du, baina bere irudien irakurketa ahalbidetu dezakeen edozein xehetasun ezabatzen du; hori dela eta, irudi horiek gatzik gabeak eta arruntak baina aldi berean arrotzak iruditzen zaizkigu. 1995eko argazki honetan, Artxibategia izenekoan, Demandek Leni Riefenstahl zinemagile eta propagandista naziaren inbentario pertsonala berreraiki du. Baina orain gela isilpean eta hutsik dago, bere protagonistak alde egin du edozein historia ilunen ebidentzia materialik utzi gabe. Demandek bere ondorioak ateratzen uzten dio ikusleari. Berdintsuak diren kaxa pilo horiek ere zuri agertzen dira, inolako etiketarik gabe, irudiaren artifizialtasuna azpimarratuz.
Demanderen obrak argazkiak errealitatea erregistratzen duelako ideia desegiten du. Aldiz, argazkietako irudiek masen hedabideez betea dagoen gizartearen errealitatea ordeztu dezaketen modua aztertzen du. Artistak dioen bezala:
“Gauzak argazkiaren bidez sartzen dira errealitatean. Turistek ez dakite leku interesgarriak ikusi dituztela beren esperientziak postaletako argazkiekin lotzea lortzen duten arte”.