Edukira zuzenean joan

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Andreas Gursky, Liburutegia (Bibliothek)

Info gehiago

Nan Goldin, Greer eta Robert ohe gainean, New York (Greer and Robert on the bed, NYC)

Info gehiago

Iruzkinak

Thomas Struth, Richter familia I, Kolonia (The Richter Family I, Köln)

Izenburua:
Thomas Struth, Richter familia I, Kolonia (The Richter Family I, Köln)
Erakusketa:
Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak
Gaiak:
Giza harremanak | Artea eta psikologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Gerhard Richter
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Thomas Struth argazkilari alemanaren obran eragin handia izan du bere irakaslea izandako Gerhard Richter artistak. Struthek 2002an egindako erretratu honek Richter eta bere familia erakusten digu Koloniako beren etxean.

Struthek oso genero anitzetan lan egin izan du. Izan ere, paisaien, hiriko eszenen, loreen, museoen barrualdeen eta kultuko lekuen argazki serieak egin ditu, erretratuez gain. Baina genero horietan guztietan xehetasunak jasotzeko eta nabarmentzeko duen gaitasuna erakusten digu, ugariegiak izanik giza ikusmenak bat-batean antzeman ahal izateko. Struthek 1982an ekin zion erretratuaren generoa aztertzeari. Urte hartan Ingo Hartmann psikoanalistarekin elkarlanean aritu zen jende ugariren familia-bizitzaren argazki enblematikoak bilduz, gaiari buruz ezagutzera eman zezaketena ikusteko.

Gaur egun bere familia-erretatuetan Struthek alderdi psikologikoak irudikatzea saihestu arren, harreman intimo horien tirabirak ezinbestean geratzen dira irudietan adieraziak. Richter familiaren erretratuan irudiak nahiera eserita daudela ematen badu ere, konposizioa arreta handiz planifikatua dago. Gizonezkoak imajinaren ezkerraldean daude oso antzeko jarreretan, eskuak luzatuta eta mahai gainean dituztela, eta emakumezkoak eskuinaldean daude. Beraz, espazioa bi zatitan bereizita dago, erdialdeko gortinen lerro bertikalak nabarmentzen duen efektua, alegia. Bi bikoteak kokatuta dauden moduak eraginda, gorputzen eta buruen lerroak V bat eratzen du, eta atzean dagoen lore-ontziko lirioek osatzen dutena gogora ekartzen digu. Koloreen gama oso mugatua da: beltza, grisa, urdina, krema eta marroia. Gizonaren eta mutilaren irudietan urdina da nagusi eta emakume eta neskarenean grisa. Erretratua egin zaien lau pertsonak kanpoaldera begira daude, argazkitik kanpo alegia, begirada sarkor eta harrigarri batez.

Imajina hau oso argia eta zehatza da, xehetasun guztiak fokatuak daudelarik, eta azterketa luzea eta sakona egitera gonbidatzen gaitu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Anna Gaskell, Izenbururik gabea (desilusioa) [Untitled (override)]

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Mariko Mori, Lur garbia (Pure Land)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Sam Taylor-Wood, Bakarrizketa I (Soliloquy I)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Marina Abramović, Ispilua garbitzen 1. zkia (Cleaning the Mirror # 1)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Ann Hamilton, Izenbururik gabea (xurgatzeko gaitasuna) [Untitled (the capacity of absorption)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

William Kentridge, Felix erbestean (Felix in Exile)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Glenn Ligon, “Liburu Beltza”-ren albo-oharrak (Notes on the Margin of the “Black Book”)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Iñigo Manglano-Ovalle, Glenn, Dario eta Tyrone, Gozamenen lorategia seriekoa

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

James Casebere, Eroetxea (Asylum)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Thomas Demand, Artxibategia (Archive)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Kara Walker, Matxinada! (Gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen) [Insurrection! (Our Tools Were Rudimentary, Yet We Pressed On)]

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Uta Barth, Eremua 23. zkia (Field #23)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gabriel Orozco, Pilota uretan (Pelota en agua)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Rineke Dijkstra, Kolobrzeg, Polonia, 1992ko uztailaren 27a (Kolobrzeg, Poland, July 27, 1992)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Andreas Gursky, Liburutegia (Bibliothek)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Thomas Struth, Richter familia I, Kolonia (The Richter Family I, Köln)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Nan Goldin, Greer eta Robert ohe gainean, New York (Greer and Robert on the bed, NYC)

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Wolfgang Tillmans, Guggenheim Installation