Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora, David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketara.

Erakusketa hau Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin eta Koloniako Ludwig Museoarekin lankidetzan. Erakusketaren komisarioak hauek dira: Edith Devaney, Londresko Royal Academy of Arts-eko proiektu garaikideen arte-arduraduna, eta Marco Livingstone, komisario independentea eta idazlea.

David Hockney 1937an jaio zen Bradforden, West Yorkshiren, Ingalaterrako iparraldean. 1964an Los Angelesa joan zen bizitzera, eta laster egin zen nazioartean ezagun Kalifornian hain ohikoa den igerilekuen inguruko bizimodua, erosoa eta aisi girokoa, irudikatzeagatik. Orain, hirurogeita hamabost urte beteak dituenean, naturan jarri du arreta, eta bereziki bere jaioterri Yorkshireko paisaian, grina handiz gainera.

Erakusketa honetan bildutako lan gehienak berriak dira, 2004tik aurrera sortuak. Nazioarteko bilduma publiko eta pribatuetatik aukeratu dira, baita artistaren bildumatik ere. Azken urteetako lanetan, Yorkshire Wolds eskualdeko paisaia miresmenez arakatu du Hockneyk, iraganeko artistek ez bezala; natura-gune eder hori neurri handi batean aztertu gabe geratu zen. Lan horietan urtaro aldaketak eta landareen hazkunde zikloak irudikatu ditu, eta Yorkshireri buruz Hockneyk dituen oroitzapenak ekartzen ditu gogora. Gainera, erakusketa honetan ikusgai dauden azkenaldiko beste lan batzuek agerian uzten dute artistak hainbeste miresten dituen paisaia eta inguru iradokitzaileak etengabe aztertzen jardun duela.

Inguratzen gaituen mundua ikusteko moduan sakontzen du Hockneyk. Erakusketa honetan, formatu eta bizitasun handiko pinturak aurkezten zaizkigu, eta irudikatutako Yorkshireko paisaietan murgiltzen gaitu. Artista honek beste baliabide batzuekin sortutako lanak ere ikusgai daude, teknologia berriak erabiltzeko joera agerian uzteko. Izan ere, hasiera batetik erabiltzen hasi zen Polaroid kamera, eta azkenaldi honetan hasi da iPad gailua eta bideo digitala erabiltzen. Lan guztiek, elkarrekin batera, bidaia bisual erakargarri batean murgiltzen gaituzte, artistaren ikuspegitik. David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa IBERDROLAren babesari esker gauzatu da.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago