Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Hockney eta iPad-a

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

Info gehiago

Iruzkinak

Bideoak

Hockney-ri izugarri interesatzen zaio teknologia, eta beti ari da bere artelanetan baliabide berriak ikertzen. Bere azkeneko aurkikuntza bideo digitala izan da. Areto honetako filmak bederatzi bideo-kameraz egin zituen. Jeep baten kapotean sareta itxurako egitura bat jarri eta bertan kokatu zituen kamerak, eta atzeko eserlekutik grabaketa-saioa zuzendu zuen, eszena “margotzeko” bederatzi pantailez baliatuz. Era horretan, argi eta egurats onenak jaso zitzakeen. Izan ere, horrexegatik ikus ditzakegu hemen xehetasun guztiak doitasun handiz.

Filmetako batzuek erakusketako beste lan batzuekin lotutako gai bat biltzen dute: ibilbidearena, bidaiarena, alegia. Hockney eta bere laguntzailea autoan bide-tarte batetik poliki-poliki gidatuz grabatu zuten bide-tarte horren aldeetako bat, eta gero, buelta eman eta beste aldea egin zuten. Hemen, elkarrekin jarri ditu emaitzak, bidearen aldeetako baten ikuspegia ezkerraldeko bederatzi pantailetan erakusteko, eta bidearen beste aldeko ikuspegia eskuinaldeko pantailetan. Bideoetako batzuetan, bidean zehar zeuden loreen eta landareen xehetasun botanikoetan jarri du arreta; beste batzuetan, berriz, eszena bera hainbat urtaro grabatu du. Paisaiaren inguruko bideoez gainera, Hockneyk barrualdeak ere filmatu ditu: bere estudioaren barrualdea, esaterako, edo jendea dantzatzen erakusten dizkigutenak.

Hockneyk uste osoa du gure inguruko munduan beti dagoela zerbait gehiago ikusteko. Gainera, jakin-min handia eragiten dio ikusteko moduak. Pantaila anitzek eszena beraren zenbait ikuspuntu erakusten digute, eta ikusmenaren munduan murgiltzen garen moduari buruz pentsarazten digute. Paisaia ez dugu ikusten ikuspuntu lau batetik, argazki batean ikusiko bagenu bezala. Inguratu egiten gaitu paisaiak, eta gure begiak berehala mugitzen dira leku batetik bestera, guztia ikuskatzeko eta geureganatzeko. Horregatik ez digute esaten nora begiratu pantailek: parte-hartzaileak gara hemen, esperientzia bisual batean murgilduta.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago