Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

Info gehiago

Iruzkinak

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

Izenburua:
Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)
Erakusketa:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Lan-prozesua | Tamaina | Eszenografia | Paisaia | Ingurunea eta natura
Teknikak:
Marrazkia | Olio-pintura
Artelan motak:
Inprimaketa | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Hockney, David

Olio-pintura erraldoi hau, hogeita hamabi mihisek osatutakoa, eta inprimatutako markodun 51 marrazki, areto honetan daudenak, lan bera dira; Hockney-k dioen bezala, instalazio beraren parte dira: Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011. Lan honek negutik hasi eta udaberria amaitzen den arte egunetik egunera izaten diren bidexka baten aldaketak jasotzen ditu. Erakusketa honetan aurkeztutako Hockneyren lanetako askoetan bezala, erdi-erdian ageri den bide honek barrurantz gidatzen gaitu, naturan murgiltzera gonbidatzen gaitu.

Hockneyk marrazki txiki hauek egin zituen lehenik, iPad gailuaz; tresna hori trebezia handiz erabiltzen duela erakusten digute. Hockneyk betidanik izan du jakin-min handia baliabide berriak eta teknologia berriak erabiltzeko. iPad gailuari esker, natura behatzeak eragiten dizkion sentsazioak bizkor-bizkor jaso ahal izaten ditu, akuarela bidez baino bizkorrago. Eta oso baliagarria da aire zabalean lan egiteko, eguraldia aldakorra izan ohi baita. iPad bidez, Hockneyk unean-unean jaso ditzake argia eta kolorea. “Brushes” izeneko aplikazioa erabiltzen du; horrek oso efektu berezia sortzen du, beste baliabide batzuen aldean. Eta, hala eta guztiz ere, Hockneyren pinturen bereizgarritasuna ez da galtzen. Oso tresna berria erabili du, iPad gailua alegia, artearen alorrean betidanik nagusitu izan den gai bati heltzeko: natura agertzen zaigun modu desberdinak.

Udaberria heldu da lanaren azken osagaia da eskala handiko koadro hau. Olio-pinturaz berriro baliatu arren, nabaria da iPad bidez egindako zirriborroen arrastoa. Konposizioaren eta estiloaren aldetik, oso lan ausarta da hau; izan ere, zuhaitzen eta hostoen formak kolore-eremu lau hutsak dira. Marrazkiekin batera, lan honek nahita erakusten du teatraltasun kutsua, eta Hockneyk urte askotan opera eszenatokietarako egin izan zituen diseinuak nolabait gogora ekartzen ditu. Gu, ikusleok, erdi-erdian kokatzen gaitu, udaberria heltzen ari dela kontatzen digun antzezlan honetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago