Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Sarrera

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

Info gehiago

Iruzkinak

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

Izenburua:
Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004
Erakusketa:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Lan-prozesua | Tamaina | Paisaia | Ingurunea eta natura | Yorkshire
Teknikak:
Akuarela
Aipatutako artistak:
Hockney, David

Mihise eta paper gaineko lan txiki hauek Hockney orain arte murgilduta egondako proiektu baten erakusgarri dira: berak hainbeste miresten duen Ingalaterrako paisaia irudikatu du.

Irudi hauek 2004. eta 2005. urteen bitartekoak dira, eta bizitik, hau da, irudikatutako inguruan bertan zegoela sortu zituen. Uda, bete-betean: East Yorkshire lan zoragarri hau 36 urmargo txikiz osatuta dago, lan bakarra diren arren. Akuarela bakoitzak irudi bat jasotzen du; hala, osotasunean hartuta, postalen edo argazkien album antzeko bat da. Itxuraz oso interesgarriak ez diren irudien argia eta kolore biziak jaso ditu Hockneyk hemen: soro, landare-hesiak, eta bideak, herriak eta paisaiak zeharkatzen dituztenak. Pintzel busti-bustiaz ondo emandako pintzelkada trebeek belardiak edo hostoz beteak dauden zuhaitzak agerrarazten dizkigute. Uda bete-betean dagoenean irudikatzean, labore-sail zabal eta joriak, uztaldia goren unean dela ospatzen du Hockneyk.

Garai emankorreko irudiak dira hauek. Beste baliabide batzuk denbora-tarte batez erabili eta gero, pinturara itzuli zen, eta urmargoak egitea erabaki zuen, bizitik, hau da, naturan bertan lan egiteko aproposak baitziren: berehala aplikatzen dira, bizkor lehortzen dira eta erraz eraman daitezke leku batetik bestera. Lehendik ere baliatu zen urmargoez, oraingoan, ordea, teknika sakonetik landu nahi izan du. Hasiera batean, Norvegiara, Islandiara eta Espainiara joan zen argi onenaren bila, baina berehala konturatu zen Yorkshire zela benetan erakartzen zuen lekua. Hemen ikusten dituzun paisaia eder eta naturalak muino txikiez osatutako Wolds eskualdekoak dira, East Yorkshiren.

Inguru horietan dago Bridlington. Ingalaterrako ekialdeko itsasertzeko herri horretan, bizi izan zen Hockneyren ama bere azken urteetan, eta artistak ere etxe bat du bertan. Eskualde horrek oroitzapen ugari ekartzen dizkio Hockneyri: mutiko zela, laborari aritu zen; eta, geroago, amarekin txangoak egin ohi zituen. Lan hauetan antzematen da Hockneyk lurralde hori ondo ezagutzen duela, eta halako txera diola.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago