Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

Info gehiago

Iruzkinak

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

Izenburua:
The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997
Erakusketa:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Gaiak:
Heriotza | Artea eta denbora | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Paisaia | Memoria | Ingurunea eta natura | Yorkshire | Jonathan Silver
Teknikak:
Olio-pintura
Aipatutako artistak:
Hockney, David

The Wolds zeharkatzen duen errepidea 1997an egin zuen; Yorkshire eskualdea irudikatzen du, baina erakusketaren muina diren paisaien aurreko sorta batekoa da. Izan ere, sorta hori inspirazio-iturri nabaria izan zen azkenaldiko paisaiak sortzeko.

Koadro honek ahalmen handiz iradokitzen digu Yorkshire inguruaren ezaugarriak. Hockney-k kolore joriak erabili ditu soroak eta bide ertzetako etxe sendoak irudikatzeko. Bere ohiko motiboetako bat erabili du, bidea, paisaian barrena geu murgilarazteko. Izan ere, bideari jarraitzen diogu begiekin landa uhintsua zeharkatu bitartean. Hala ere, baliabide artistiko bat baino gehiago da bidea: garrantzizko gaia ere bada.

Hockneyk Ingalaterran zuen lagun handienetako bat Jonathan Silver zen, Yorkshireko enpresaria eta Hockneyren lanen bildumazaleetako bat. Silverrek sarritan eskatu zion artistari Yorkshireko koadroak sortzen hasi zedila. Hala ere, 1997an, bete zuen Silverren nahi hura, laguna minbizia dela-eta hilzorian zegoenean. Hockneyk Los Angeles atzean utzi eta sei hilabete igaro zituen Yorkshiren, bere lagunarengandik gertu egotearren. Han zela, amaren etxean bizi zen Bridlingtonen, ekialdeko kostaldean, eta Silver Wetherby herrian, Yorkeko mendebaldean. Hori dela eta, Wolds eskualdea zeharkatu behar zuen lagunaren etxera joateko eta, uda amaieran, joan-etorrietan, konturatu zen Hockney zenbateraino erakartzen zuten Yorkshireko nekazaritzako inguruneko etengabeko aldaketek. 1950eko hamarkadatik, eskola garaitik, ez zuen bere sorlekua margotzen, eta orduantxe hasi zen. The Wolds zeharkatzen duen errepidea Bridlingtoneko etxeko atikoko estudioan margotu zuen; geroagokoak, ostera, Los Angelesa itzulia zenean egin zituen.

Guztiak buruz margotu zituen, eta atzean utzitako garai hunkigarri hori sumatzen da guztietan, bere amarekin eta hilzorian zen lagunarekin bizitakoa.

Bi urte geroago, 1999an, ama, Laura, hil zitzaion. Haren heriotzaren ondoren, Hockney sarritan joan ohi zen Bridlingtonera ama oroitu eta haren arimatik gertu egon nahian. Gero eta egonaldi luzeagoak egiten zituen bertan, eta horrek eraman zuen paisaiak eragindako mirespena gero eta handiagoa izatera: erakusketa nabaria da lilura hori.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago