Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

Info gehiago

Iruzkinak

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

Izenburua:
Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)
Erakusketa:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Gaiak:
Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Argia | Lan-prozesua | Paisaia | Ingurunea eta natura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Hockney, David

Lan hau, Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a, sail baten parte da, 2006ko maiatzaren eta abenduaren artean sortutako batena. Sail horretako lan guztiak sei mihiseren gainean margotu zituen, eta guztietan jasotzen zuen eszena bera, ikuspuntu beretik gainera: basoko hiru bidexken elkargunea; zuhaitzek soilgune txiki bat eratzen dute txoko horretan eta argia adar artetik heltzen da. Zuhaitzak hain dira lerdenak eta garaiak, non adarrak mihisetik ateratzen diren.

Hockney leku berera joaten zen egunero; astoa posizio berean kokatzen zuen beti eta egun batetik bestera sortzen ziren argi-efektuak jasotzen zituen. Ingalaterran lanean ari zela ohartu zen Hockney argia sotilki aldatzen dela egun batetik bestera; urtaroen arteko aldaketak, ostera, oso bortitzak dira. Aldaketa horietan arreta jartzen laguntzen du koadroak sailka, bata bestearen ondoren, margotzeak. Artistak dioenez, ingurugiroan arreta handia jartzea oso esker onekoa da, gauza eder askorekin saritzen baitzaitu, bere hitzetan: “Ez du zertan Woldgate basoa izan, zure lorategia bera ere aldatzen baitoa”.

Hockneyk, marrazteko trebezia handiari esker, bizkor-bizkor margotzen ditu mihiseak, eta berehalakotasun kutsu nabaria ematen die horrek. Taldeka erakusteak bizitasun handiko esperientzia sorrarazten du: ikusleak artista gara, artista egondako lekura eta unera eramaten baikaituzte. Argazkien gainazal lauek ez bezala, margolanek sakontasuna iradokitzen digute. Hiru bideek ibilbide bat baino gehiago eskaintzen digute basoan barrena: zuhaitz garaiek inguratzen gaituzte, jaitsi egiten dugu begirada aurrena aukera batera eta gero bestera. Horrela jabetzen gara zein baliagarri izan zitzaion artistari leku berera behin eta berriro itzultzea, ondo baino hobeto ezagutu zuen arte.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago