David Hockney: ikuspegi zabalago bat
The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997
Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010
Iruzkinak
Zirriborroen koadernoak
- Izenburua:
- Zirriborroen koadernoak
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Argia | Konposizioa | Lan-prozesua | Paisaia | Ingurunea eta natura | Yorkshire
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Areto honetako zirriborroen koadernoak oso baliagarriak zaizkigu Hockney-ren lan egiteko modua ezagutzeko.
Hockneyk berak dioenez: “Dena hasi zen zirriborroen koadernoen ondorioz”. Hemengo koadernoak 2002 eta 2009 artekoak dira, eta, horrenbestez, Yorkshiren margotzen emandako aldiaren zati handi bat jasotzen dute. Inspirazio-iturri izandako paisaiaren osagaietan sakontzen dute, eta osagaiok konposizioa egiteko erabilitako modua agerian jartzen dute.
Teknologia berriek oso interesatu arren, Hockneyk beti darama berekin zirriborroak egiteko ohiko koaderno horietako bat Yorkshireko paisaiak zeharkatzen dituenean. Izan ere, oso tresna baliagarria da, azkar-azkar lan egiteko aukera ematen baitio itxura ona duen gairen bat edo argiaren edo eguraldiaren efektu iheskorren bat iruditan jasotzeko. Liburu hauetako zirriborroak akuarelaz eta tintaz eginak daude; Hockney-ren esku ziur bezain trebearen erakusgarriak dira, eta lerro gutxi batzuekin eszena bat jasotzeko duen abileziarena. Sarritan, bi orrialdeetan zehar egin ohi ditu zirriborroak, eta, orrien tamaina edozein izanda ere, marrazki hauetako askotan ondo asko antzeman daiteke Yorkshireko paisaia panoramikoa: zeru-eremu zabalak, mendi-magaletan behera doazen bideak, eta soroek eratutako mosaiko efektua. Zeharka adierazten digute margolanen, azken emaitza diren horien, konplexutasun espaziala. Baina, gainera, ikuspegi berezi bat eskaintzen digute: lantzen ari den gaiaren aurrean artistak dituen berehalako inpresio eta erantzunak; kasu honetan, hainbeste maite duen paisaiak, hain gertutik sentitzen duen paisaiak sortzen dizkionak. Zirriborroen koadernoek gai honek ematen dion atsegin agortezina erakusten digute, bai eta bere inguruko munduan ikusten duena jasotzeko aukera bat bera ere ez galtzeko nahi bizia ere.