David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006
Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)
Iruzkinak
Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz
- Izenburua:
- Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Tamaina | Paisaia | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Neguko tunela hurbiletik artistaren uste sendo batean oinarritzen da, haren hitzetan, “margolan baten bidez gauza handi bat adierazteko, handi margotu beharra dago”. Eszena lauki-sare edo sareta batean elkarrekin kokatutako sei mihisetan dago margotua, eta horrek aukera eman zion Hockney-ri eskala handian lan egiteko: aire zabalean lan egitean, errazagoa izaten da hainbat mihise txiki erabiltzea, handi bat baino. Batetik, ez da erraza izaten mihise handi bat alde batetik bestera eramatea; bestetik, mihisearen aurrean eserita zaudela ezin duzu paisaia ikusi. Lauki-sareak edo saretak, berriz, aukera ematen dio Hockneyri bizitik, gunean bertan, bizkor eta zuzenean lan egiteko, mihiseetako bakoitza astoan jartzen baitu behar duenean. Oso teknika ona duenenez, konposizioaren ingurua egin dezake pinturaz blaitutako pintzelkada lodi batez, eta ordu gutxi batzuetan mihise erakargarriak sortu.
Bestalde, Hockneyk sarritan erabiltzen du kamera digitala, eskala handiko bere lanak sortzeko oso baliagarria baitzaio. Pintura-sorta hau bukatu eta handik urtebetera eskala handiagoko lan bati ekin zion, mihise gehiagoz osatutakoa. Jabetu zenez, panelak margotu ahala panel bakoitzari argazki bat ateratzen bazion, digitalki elkartu zitzakeen ordenagailuan, lana nola ari zen aurrera egiten ikusteko. Hortxe dugu esperimentatzeko eta teknologia berriak erabiltzeko nahiaren beste erakusgarri bat.