Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Zirriborroen koadernoak

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

Info gehiago

Iruzkinak

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

Lan handi-handi honek Mezu zabalago bat izena du eta 2010ean sortu zuen Hockney-k.

New Yorkeko Frick Collection bildumako koadro batean dago inspiratuta: XVII. mendeko Claude Lorrain pintore frantsesaren koadro batean. Mendiko sermoia da koadroaren izena eta Ebanjelioko pasarte bat erakusten du iruditan: Jesusek bere jarraitzaileei funtsezko mezuetako batzuk helarazten ari zaizkie.

Hockney liluratuta geratu zen Claudek espazioa landu zuen modua ikusita, eta atzera behin eta berriro behatzen zuen koadroa; sute baten ondorioz, aldiz, nahiko belztuta geratu zen mihisea eta, beraz, nekez ikus zitekeen ondo. Frick Collection bildumak bereizmen handiko irudi bat eman zion Hockneyri. Hala, irudia hartu eta digitalki “garbitu” zuen bere ordenagailuan, jatorrian zuen itxura har zezan. Hala, irudiak berriro bizia hartu zuela ikusteak eman zion pozak eraginda ekin zion obra berezi honetan oinarrituta olio-pintura sail zabal bat lantzeari. Batzuk jatorrizkoaren neurri berekoak ziren, beste batzuk antzekoak, eta beste batzuk txikiagoak; erakusgarri monumental honek hogeita hamar mihise biltzen ditu.

Obraren ezohiko konposizioak erakarri zuen Hockney batik bat. Haren hitzetan, Tabor mendia honela ageri da, “uharte bat lurraren erdian”. Mendia lehen planoan dago eta espazio zabalek inguratzen dute alboetan; gainera, gero eta txikiago ageri diren irudiek ere —eskuinaldean behealdetik mendi-tontorreraino— sakontasuna sorrarazten dute. Operako eszenatoki baten antzera, imajinaren teatraltasunean jarri du arreta Hockneyk; barnean dauden irudiek balizko atze-oihal bibliko bat animatzen dutela ematen du. Hemen, areagotu egin du teatraltasuna kolore-konbinazio bizi-bizia erabiliz; Clauderen koadroko paleta delikatuaren aldean, Hockneyren koloreei ametsetako halako kutsua darie, eta are nabariagoa da mihisearen erdian gorri bizi-biziz margotutako mendian.

Clauderen lanaren inguruan Hockneyk egindako ikerlana esperientzia aparta izan da bere ibilbidean. Eta, denbora-tarte labur batez Yorkshireko paisaia lantzeari utzi bazion ere, espazioa eta eskala arakatzeak lotura estua du erakusketa honetako bere azkenaldiko eskala handiko beste lanekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997