Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Bideoak

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

Info gehiago

Iruzkinak

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

Izenburua:
Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)
Erakusketa:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Gaiak:
Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Mugimendua | Perspektiba | Paisaia
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Hockney, David

1986ko lan hau Yorkshireko paisaiak baino lehenago egin zuen, baina eskualde hori margotzeari heldu zionean Hockney-k hain gustuko izandako gaiak ikus daitezke: mugimendua, denboraren joana, ikuspuntu anitz eta ikuslea paisaian sarraraztea.

Lan hau ikustean errepideko bidaia bat datorkigu burura. Los Angelesko iparraldeko basamortua zeharkatzen duen autobidearen tarte bat jasotzen du. Argazki-collagea aukeratu zuen Hockneyk lan hau sortzeko: argazki txiki ugariz osatutako mosaiko antzeko bat da. Argazkiak elkarren segidan eta perspektiba askotatik atera zituen, eta ondoren bata bestearen ondoan itsatsi imajina bakar bat osatzeko. Lehen begiratuan ohiko ikuspuntu bat eskaintzen digula ematen du: paisaia bat, zerumugarantz luzatzen doan errepide bat aurrean dugula. Dena den, collageak eta haren ikuspegi anitzek harat-honat begiratzera bultzatzen gaituzte: espazio horren barruan sartuta gaudela eta mugi gaitezkeela irudituko zaigu; kanpoan, leku jakin batetik paisaia horri begira ari garela baino.

Errepideko bidaiaren irudipenak mugimendua ere iradokitzen digu: basamortuan zehar artistarekin batera autoan goazela, nolabait. Collagearen eskuinaldean bide-seinaleak nabarmentzen dira; ezkerraldean, berriz, paisaia miatzeko aukera eskaintzen zaigu: zeru urdin zabalerantz, edo azken helmugarantz doan bideari jarraitu, edota bide bazterreko hondakinetan edo sasietan arreta jarri. Argazkiek denboran geldiarazitako unea erakusten dute, eta irudi anitzez osatutako collage honek, ordea, tarte bateko behaketa iradokitzen digu, argazki guztiak ez baitziren une berean egin; izan ere, ideia hori sendotzen du tituluan denbora-tarte bat agertzeak: Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 [irakurri mesedez “apirilaren hamaikatik hamazortzira”]. Mugimenduaren, denboraren joanaren, ikuspuntu anitzen, eta ikuslea paisaian sarraraztearen gai hauek Hockneyk bere azkenaldiko lanetan ere garatu ditu, harago eraman baditu ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago