David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)
The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997
Iruzkinak
Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998
- Izenburua:
- Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Kolorea | Lan-prozesua | Perspektiba | Tamaina | Paisaia | Memoria | Ingurunea eta natura | AEB
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Arroila Handia hurbiletik koadroak eskaintzen digun ikuspegi zabala 1998an margotu zuen Hockney-k. Dena den, lan honen eskala handiak eta bizitasun handiko koloreek bere azkenaldiko lanen ezaugarri bertsuak dituzte.
Hockney liluratuta geratu zen Arroila Handiaren bista ikusgarriarekin. Halaxe azaldu zuen berak: “begira egon zaitezkeen ingurunerik zabalena”. Panorama zabal-zabal honek, espazio zorabiagarri baten sentsazioa aditzera ematen digu, kanporantz irtengo dela ematen du ikuslea inguratzeko . Hasiera batean, marrazki eta azterlan ugari egin zituen pastel pinturaz, lekuan bertan; gero, material hori erreferentziatzat hartuta, olio-pinturaz margotu zuen lan hau Los Angelesko estudioan. Paisaiaren behaketa lana eta ondoren oroimenean geratutako paisaiaren irudia elkartzeak berehalakotasun kutsu nabaria ematen dio lanari, baita irudimena askatzeko aukera ere. Gerora, Yorkshireko paisaietako batzuk margotzean heldu zion berriro metodo horri.
Arroila Handiaren hedadura izugarri handia jasotzeko erronkari aurre egiteko, hirurogei mihisez osatutako lauki-sarea edo sareta erabili zuen Hockneyk. Konponbide hori ere sareta teknika oso baliagarri gertatu zitzaion Yorkshireko eskala handiko lanak sortzeko. Hemen aurrean dugun ikuspegi panoramikoa zabalegia da leku bakar batetik osorik ikusteko. Beraz, lan hau ondo ikusteko leku batetik bestera mugitu behar izaten gara ikusleok. Argazki-collageetan ikuspuntu anitzak erabili zituen, eta oraintsu egindako lanetan ere garrantzitsuak dira.
Hori guztia dela eta, lan honek erakusten digu aspaldikoa dela, hamar bat urte, paisaia lantzeko eta arakatzeko asmoa, Yorkshireko azkenaldiko lanak egin aurrekoa, alegia. Arroila Handia gertutik Parisen aurkeztu zuten aurreneko aldiz 1999an, areto honetan bertan ikusgai dauden Yorkshireko aurrenetako paisaiekin batera.