Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

Mezu zabalago bat (A bigger Message), 2010 

Info gehiago

Iruzkinak

Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)

Izenburua:
Yosemite I, 2011ko urriaren 16a (Yosemite I, October 16th 2011)
Erakusketa:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Paisaia | Ingurunea eta natura | AEB
Teknikak:
Marrazkia | Olio-pintura
Artelan motak:
Inprimaketa
Aipatutako artistak:
Hockney, David

iPad bidez egindako marrazki hau, antzeko beste hiru kopiarekin batera erakusgai, Hockney-ren azken-azkenetako lana da, 2011ko urrikoa, alegia.

Kopia hauek Estatu Batuetako paisaia ikusgarrienetako bat erakusten digute: Kaliforniako Yosemite harana. Yorkshireko Wolds eskualdeko paisaia leunagoan zeharo murgilduta ibili eta gero, artearen alorrean sublimea arakatzeko prest ikusi zuen Hockneyk bere burua. Lan honek, pinu zut-zuten eta lainoek lausotutako labar urdinen ikuspegiak, txundidura eragiten digu.

iPad bidez egindako marrazki inprimatu hauek lotura estua dute areto honetan bertan ikusgai dagoen beste lan handiarekin, Mezu zabalago bat izeneko olio-pintura ikaragarriarekin, alegia. Beste lan horretan, espazioa eta sakontasuna adierazteko moduak landu ditu Hockneyk. Hemen ere, marrazkiek parke nazionalaren espazio eta eskala itzelak jasotzen dituzte; doitasun handiz gertutik marraztutako landaredia, eta urrutiko labar urdin hits lausoak. Hockneyrentzat aparteko tresna da iPad-a efektu sotil hauek sortzeko. “Brushes” aplikazioak aukera ematen dio kolore birtualen lau geruzara arte bata bestearen gainean aplikatzeko; gainera, kolorea moldatu eta efektua opakoagoa edo gardenagoa izatea lor dezake.

Horrez gain, Hockney teknika egokitzeko gai da, inprimatutako irudien tamaina handiagotua lortzeko. Marrazki hauetako bakoitza sei paper-orritan inprimatua dago, orain arte iPad bidez egindako lanetatik handienak dira. Teknika berriak etengabe arakatzen dabilen artista baten azken urratsak dira, eta pentsarazten digu: “Eta ondoren zer?”.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Uda, bete-betean: East Yorkshire (Midsummer: East Yorkshire), 2004

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko tunela hurbiletik, otsaila–martxoa (A Closer Winter Tunnel, February–March), 2006

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Lauki-sare edo saretaren erabilerari buruz

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udaberria (Three Trees near Thixendale, Spring 2008)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Woldgate basoak, 2006ko azaroaren 21a, 23a eta 29a (Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Elorri zuri handia (The Big Hawthorn), 2008

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Neguko enbor-mozketa (Winter Timber), 2009

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hockney eta iPad-a

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bideoak

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Pearblossom autobidea, 1986ko apirilaren 11–18 1. zk. (Pearblossom Highway, 11−18 April 1986 #1)

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Arroila Handia hurbiletik (A Closer Grand Canyon), 1998

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

The Wolds zeharkatzen duen errepidea (The Road across the Wolds), 1997

David Hockney: ikuspegi zabalago bat, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zirriborroen koadernoak