Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Kubismoa eta mundu modernoa

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Info gehiago

Atalak

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Emakumezkoen biluzia beti izan da gai klasikoa artistentzat. Gerra arteko aldian, Parisko Eskolako pintoreekin lotu ohi zen biluzien erretratua. Genero hori landu zuten pintore haiek oso bestelakoak ziren herrialdeetatik ­—Italiatik Modigliani edo Japoniatik Foujita— iritsi ziren hirira. Paris, plazerraren hiria zen aldetik, burdel exotikoak eta sofistikatuak zituen, adibidez Montparnasseko Sphinx izena zuen luxuzko establezimendua. Jules Pascin-en Edertasunaren tenplua obrak emakumezkoen biluziak biltzen duen erotismoa gogora ekartzen digu. Adiskidetasun handia sumatzen zen artisten eta bizitza alaia zeramaten haien modelo sofistikatuen artean. Kiki famatuak adibidez, oso bestelakoak ziren artistentzat posatu zuen, haien artean Moïse Kisling-entzat eta Man Ray argazkilariarentzat.

Sail honetan, Parisko Eskolako artistek kubismoa eta abstrakzioa alde batera utzi ondoren pintura-estilo tradizionalagoei eta figuratiboei ekin zieten modua erakusten zaigu, Jean Cocteau poetaren arabera joera hori “ordenera bueltatzeko ohartarazpena” (rappel à l’ordre) izanik. Hala ere, hemen erakusgai jarritako artelanetan biluziaren ikuspegi desberdinak aurkezten dira, konposizioari, estiloari eta teknikari dagokionez: Matisseren brontze koloreko sinplifikazio gordinetik Foujitaren nakar itxurako larruazalen ñabarduretaraino. Abangoardiako zenbait artistak, esate baterako Derain-ek eta Braque-k, fauvismoaren eta kubismoaren estilo esperimentalak baztertu zituzten biluzi klasikora atzera itzultzeko, tarteka maisu handien erreferentzia argiak hartuz, adibidez Caravaggio-renak. Bestalde, Picabia-ren “gardentasunen” serieak biluzi klasikoaren modaren parodia egiten du ukitu kitsch eta fetitxista erakutsiz.

Obra horietan gehienetan, artista gorputz biluzian oinarritzen da soilik, ikuspegi girotuagoa biluzia estudioaren barruan irudikatzen duena izanik. Kasu hauetan, eszenak eta gehigarriak eta leihotik ikus daitekeen paisaia elkarren osagarri dira batzuetan. Hori nabarmena da Londresko C.R.W. Nevinson-ek —vortizismoaren (1914–1915) mugimendu britainiarreko kide izandakoak— Montparnassen zuen estudio bikainean sortutako pinturetan.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago