Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Espiritualtasuna eta materia

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Info gehiago

Atalak

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Abstrakzio geometrikoak, 1930eko hamarkadan hainbesteko garrantzia izan zuenak, indarrean jarraitu zuen 1945. urteaz geroztik Salon des Réalités Nouvelles eta Galerie Denise René-n izan ziren erakusketetan. Azken honek Saint-Germain-des-Présen jarraitu zuen gerora jardunean. 1955eko apirilean Le Mouvement izenburuarekin izandako erakusketa batean, Marcel Duchamp-en Esferaerdi birakorra (doitasunezko optika) [Rotative demisphère (optique de précision)] jarri zen ikusgai. Obra hori 1925ean sortu zuen eta ikusmenari dagokionez inpaktu handikoa zen pieza motorizatu batek osatzen zuen, arte optikoaren (Op Art) eta zinetikoaren korronte berriei aurrea hartuz. Erakusketa hartan bertan, Yaacov Agam artista israeldarrak sigi-saga egiten zuten pieza batzuk aurkeztu zituen, eta pieza horien koloreek eta forma geometrikoek irakurketa desberdinak egiteko aukera ematen zuten, obra ikusten zeneko lekuaren arabera. Bestalde, Jean Tinguely-ren hiru dimentsioko obra abstraktuak, mekanismoak barneratzen zituztenak, abstrakzioaren aitzindari diren Vasily Kandinsky eta Kasimir Malevichen omenez sortu ziren.

Denise Renék Parisen zuen galerian Frantziako museoek ezikusia egin zieten garrantzizko obra batzuk aurkeztu zituen. Galeria honek Mondrian-en atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen 1957an, Victor Vasarely artista hungariarrak bere arte optiko berria aurkeztu zuen urtean. Bai Vasarelyk baita Soto eskultore venezuelarrak ere moirè ohial distiratsuaren efektua landu zuten beren lanetan, lerro paraleloak elkarren ondoan jarriz sortua. Denise René Parisko arte optikoaren enbaxadore handia izan zen mundu guztian, Amerikako kontinentea barne.

GRAV (Groupe de Recherche d’Art Visuel) izena zuen arte bisualaren ikerketa-taldeko kideek, haien artean Julio Le Parc-ek, Denise Renéren obrarekin batera jarri zuten beraiena ikusgai. Artista haiek galerietatik kanpo ere garatu zuten beren jarduera, kaleetan happeningak eginez eta 1968ko maiatzeko gertaeretan parte hartuz. Hala ere, abstrakzio geometrikoa lantzen zuten pintore eta eskultore garrantzitsu asko, Ellsworth Kelly adibidez, edozein mugimendu edo talde artistikotik aldenduta egon ziren.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago