Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Info gehiago

Atalak

Dadaismoa

Dadaismoa, artista eta idazle talde batek —Tristan Tzara poeta errumaniarra buru zela— 1915ean Zurichen sortutako mugimendua, laster zabaldu zen nazioartean. Bere manifestu probokatzaileetako batean Tzarak adierazi zuenez, “dadá” hitzak esanahi bat baino gehiago zuen: jostailuzko zalditxoa, haurtzaina edo baieztapena errusieraz eta errumanieraz. Baina “dadá” hitzaren beste esanahi bat hauxe zen: “logika deuseztatzea, oroimena deuseztatzea, etorkizuna deuseztatzea”. Besteren artean, Tzara-k, Marcel Duchamp-ek, Max Ernst-ek, Hans Arp-ek eta Francis Picabia-k osatutako talde honek Parisen izan zuen bere goraldia 1920ko hamarkadako lehenengo urteetan. I. Mundu Gerra amaitu zenean, dadaistek gaitzetsi egin zituzten aurreko belaunaldiaren balore galduak, ezarritako sistemari burla eginez.

1919an, Duchampek bibotea eta kokospekoa jarri zion Mona Lisaren erreprodukzio bati. Gioconda izenez ezagutzen dugun obra L.H.O.O.Q inizialekin izenpetu zuen. Letra horiek frantsesez ahoskatzean “elle a chaud au cul” (“beroa du ipurdia”) aditzen da. 1930ean, Duchampek bertsio berri bat egin zuen formatu handiagoa erabiliz, eta obra hau da, bere garaian Louis Aragon surrealistarena izandakoa, hemen ikus daitekeena. Parisko airea (Air de Paris) obran, Duchampek Parisko aire pixka bat sartu zuen kristalezko ontzi batean eta gero Walter Arensberg arte amerikarraren bildumagile dirudunari oparitu zion. Duchampekin beti gertatzen den bezala, gutxiago gehiago baita.

Ezarritako ordena hankaz gora jartzeko erabilitako beste bitartekoa normalean elkarrekin zerikusirik ez zuten material aurkituekin eskulturak sortzea izan zen, horren erakusgarri izanik Man Ray-ren lisa-burdina horzdun mehatxatzailea, edo bere josteko makina, manta batean modu misteriotsu batean bildua (Christo-k hirurogeiko hamarkadako urteetan zehar sortuko zituen objektu bilduei aurrea hartuz).

Surrealismoa, 1924an André Breton-ek sortu zuen korrontea, mugimendu dadaista subertsibotik jaio zen. Surrealistek balore burgesak kritikatzen zituzten eta kontzientzia berria sorrarazi nahi izan zuten belaunaldi gazteagoen artean, ametsei eta inkontzienteari buruz Sigmund Freud-ek sortutako teoriak ezagutzen zituzten gazteen artean hain zuzen. Bretonek automatismoa —marrazki automatikoa edo intuiziozkoa— bultzatu zuen subkontzientea askatzeko bide gisa; efektu hori Joan Miró artista katalanak sortutako ausazko lerro zurrunetan eta hondo onirikoetan antzeman daiteke. Picasso-ren, Léger-en eta Picabiaren pinturetan eta surrealisten pinturetan mundu errealaren erreferentzia batzuk sumatzen ziren oraindik.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago