Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Fautrier eta Soutine

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Info gehiago

Atalak

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Sail honetan aurkezten diren obrek Parisko biztanleek nazien okupazioan zehar jasan behar izan zituzten gabeziak aditzera ematen dizkigute. Artista eta idazle askok, esate baterako Magritte-k, Masson-ek, Ernst-ek, Breton-ek, Mondrian-ek eta Chagall-ek, Paristik alde egin zuten Estatu Batuetara joateko. Picasso rive gaucheko Saint-Germain auzoan zuen estudioan geratu zen, ordurako nazioartean zabaldua zuen famak babestuta. Bere natura hilek garai hartan bizi zuten soiltasuna adierazten dute eta, Braque-ren obrek bezala, memento moriren motibo klasikoa barneratzen dute: kaskezurra heriotzaren eta fedearen oroigarri gisa. Picassok kontzentrazio-esparruetako sufrimenduaren eta heriotzaren gaia landu zuen zehazki 1945ean sortutako Hezurtegia (Le Charnier) pintura handian.

Bahituak seriean, Jean Fautrier-ek benetako aurpegien eta gorputz-enborren tamaina zuten enpaste trinkoak erabili zituen, eta ebakiak egin zizkien orbain modura, baita aurpegierak desitxuratu ere. Obra hauek arte informalaren aitzindaritzat hartu izan dituzte, ondoren sortutako beste abstrakzio-forma batzuekin ––esate baterako abstrakzio lirikoarekin eta keinuzko pinturarekin–– neurri batean bat etorriko zen mugimendua izanik. Fautrierrek hogeiko hamarkadako urteetan forma zehaztugabeekin egin zituen saiakuntzak zirela-eta, Figurazio informalaren hogeita hamar urte izena eman zion 1957an egin zuen erakusketari.

Francis Gruber-en tentsio eta zurruntasun handiko figurek eta estudioaren barrualde hutsen irudiek, Autorretratua lanean ikus daitekeenak adibidez, nagusi zen gabezia-giroa aditzera ematen digute; Balthus-en tonu iluneko biluziak, izara zuri baten gainean etzanda, ametsa baino gehiago heriotza iradokitzen digun bitartean. Aldi hartako samindura nabarmena da Jean Dubuffeten lanetan baita ere. Bere hautes pâtes (enpaste lodiak) lanetan, Jean Dubuffet-ek oso pintura trinkoa erabili zuen, batzuetan antrazita, makadan, hondar edo harri-kozkorren inkrustrazioekin, gero pintadaz estaltzen zituen hormen antzeko gainazalak sortzeko —haurrek eta maiteminduek idatzitako sinbologia ezezaguna biltzeaz gain, isilpean idatzitako lizunkeriak ere jasotzen dituzte, sarritan gorrotoz beteak—.

II. Mundu Gerraren ondorengo urteetan, Parisen interes handia sortu zen arte periferikoan (outsider art), hots, korronte artistikoei buruz batere prestakuntzarik edo ezagutzarik ez zuten pertsonek sortutako artean. 1947an Van Gogh-i eta William Blake-ri eskaini zitzaien erakusketek polemika handia piztu zuten talentuaren eta erotasunaren inguruan. Van Gogh ospitale psikiatriko batean egon zeneko garaian inspiratuta, surrealista izandako Antonin Artaud-ek erretratu originalak egin zituen ikatz-ziriaz, eroetxetako pazienteek egindako marrazkien antzekoak.

Giacometti artista suitzarraren eskulturek larritasuna sorrarazten dute eta Jean-Paul Sartre filosofo existentzialistaren idatzietan eta Samuel Beckett dramaturgoaren obretan antzematen den alienazio eta etsipen bera aditzera ematen dute. Saint-Germain-des-Près Sartreren zirkuluko idazle eta pentsalarien gunea izan zen. Bertako kafetegietan, eta batez ere Café de Flore-n eta Les Deux Magots-en biltzen ziren sarritan.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago