Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Abangoardia eta abstrakzioa

Info gehiago

Atalak

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Izenburua:
Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian
Erakusketa:
Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Gaiak:
Giza harremanak | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Herri-kultura | Paris | Montparnasse | Jazz | Josephine Baker | Tradizioa
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Errealismoa | Kubismoa
Aipatutako artistak:
Brancusi, Constantin | de Lempicka, Tamara | Picasso, Pablo

1920ko eta 30eko hamarkadetan, abangoardiaren gunea izan zen Paris. Hogeiko hamarkadan Montparnassera aldatu zen lehen Montmartren izandako Parisko jarduera artistikoa. Munduko bazter guztietatik etorritako artistek Senaren rive gaucheko auzo honetan ezarri zituzten beren estudioak. Joan ohi ziren kafetegietako batzuk, esate baterako La Coupole, Le Dôme eta La Rotonde, artista eta idazle askoren topalekua izan ziren. Beau monden eta bohemia artistikoan integratu ziren gizarte elitistaren eta kosmopolitaren kideen artean amerikarrak nabarmendu ziren.

Garai hartan modan egon ziren jende dotorearen erretratuak. Picasso-k emazteari egindako erretratua, Olga Koklova dantzari errusiarrari alegia, hogeiko hamarkadan hark eta beste artista batzuek berenganatu zuten estilo klasikoaren erakusgarrietako bat dugu, “ordenera bueltatzeko ohartarazpena” (rappel à l’ordre) deitu zitzaion gertaera izanik. Abangoardiaren artista bohemioek goi-mailako gizartearekin harremanak zituzten. Constantin Brancusi eskultorea adiskide ospetsuz inguratuta ibili ohi zen nekazari errumaniarren traje tipikoaz jantzita. Tamara de Lempicka poloniarrak de la Salle Dukesari amazonaz jantzita egin zion erretratua errealismoaren, modernismoaren eta gerraosteko kubismoaren konbinazio dotorea da. Modernismoaren bereizgarri izan ziren erritmo sinkopatuak eta forma geometriko definituak boladan zeuden jazzaren eta kultura beltzaren (négrisme) eraginaren isla dira, Josephine Baker abeslari eta dantzariaren irudian hezurmamituta.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa