Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Espiritualtasuna eta materia

Info gehiago

Atalak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

XIX. mendearen urte gehienetan eta ia XX. mende osoan, Paris arteen hiriburua izan zen inolako zalantzarik gabe. Paris: arteen hiriburua, 1900–1968 erakusketan ibilbide bat egingo dugu XX. mendearen lehenengo zazpi hamarkadetan zehar pinturan eta eskulturan Parisen izan ziren aurrerapen nabarmenenak ezagutzeko. Hiriaren edertasunak, bertako giro erromantikoak, bere historia kulturalak, politika liberalak eta bizi-kostu merkeak munduko bazter guztietako artistak erakarri zituzten, esate baterako Picasso espainola, Marc Chagall errusiarra, Piet Mondrian holandarra eta Ellsworth Kelly amerikarra, erakusketa honetan jasotzen diren artista batzuk aipatzearren.

Aldi hartako jarduera artistiko handia Parisko lau gunetan bildu zen: Montmartre, Montparnasse, Saint-Germain-des-Prés eta Auzo Latinoa. Montmartre kubismoaren sorburua izan zen, Picassok eta Braque-k bidea egin zioten mugimenduarena. Jazzaren garaian, hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetan alegia, Montparnasse artista bohemioak elkartzen zireneko giro handiko lekua zen. Gerra garaiko Parisko giro goibelean, arte berri bat sortu zen Saint-Germain-des-Présen. Berrogeita hamarreko hamarkadako berpizte aldiaren ondoren, arteak eta artistek Parisko Auzo Latinoko kaleak hartu zituzten 68ko Maiatzaren matxinadan.

Hemen erakusgai jarri diren obra gehienak Parisen sortu ziren eta erakusketa honen bidez hiri handi honen izaera eta dinamismoa erakutsi nahi da. I. Mundu Gerraren aurretik Vienako eta Berlingo hiriek edo berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan New Yorkeko hiriak Parisi desafio egin arren, artistek ideiak trukatzen eta bidaiatzen jarraitu zuten inspirazio-iturri agortezina izan zen hiri honetako erromantizismoak eta bizitasun intelektualak bultzatuta.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago