Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Info gehiago

Atalak

Liberazioa eta kolorea

Kolorearen eztanda berri batek gerra osteko soiltasunaren eta sufrimenduaren amaiera aldarrikatu zuen. 1945az geroztik korronte artistiko berriak sortu ziren —esate baterako arte informala eta bestelako artea (art autre)— pintura eta eskultura abstraktuarekin bat eginda, azken hauek oraindik indarrean zeuden gerra aurreko estiloak izanik. Askorentzat, Parisko Eskola terminoak 1920ko hamarkadako Montparnasseko pintoreei eta oro har abstraktua edo erdi-figuratiboa zen berrogeiko eta berrogeita hamarreko urteetako artearen berpizkundeari egiten zien aipamen.

Georges Braque-k inspirazio-iturri nagusi izaten jarraitu zuen artista gazteagoentzat, haien artean Nicolas de Staël-entzat. Tradizio Frantsesaren Pintore Gazteak deitu zitzaien artistek (Jean Bazaine, Maurice Estève, Alfred Manessier eta Charles Lapicque) identitate nazionalaren sen handia zuten eta, kasu askotan, sen katolikoa baita ere. Haien obretan, kolore gorri eta urdin biziek lotura ugari egitera eramaten gaituzte: 1944ko abuztuan, liberazioan zehar, Parisko kaleetan haizeak astindutako Frantziako banderaren hiru koloreak, Chartres katedraleko beirateak, Erdi Aroko eskuizkribuak edo, Estèveren kasuan, XV. mendeko Jean Fouquet pintore frantsesari egindako omenaldia.

Jean Bazainek geroago egin zituen obrek, adibidez Lurra eta zerua (La Terre et le Ciel), “paisajismo abstraktua” izenez bataiatu zuten joera berriari jarraitu zioten. Aldi berean, Hans Hartung pintorearen keinuzko abstrakzioari edo lirismoari “abstrakzio liriko” izena eman zitzaion. Beste obra sinkopatuago batzuen estilo abstraktuari “tatxismoa” deitu zitzaion, pintzelkada lodiengatik edo pintura orbanengatik (taches) bereizten zen estiloa izanik —batzuetan espatulaz aplikatuta, Jean-Paul Riopelle artista kanadarraren kasuan adibidez—. De Staëlek Printzeen parkea (Futbolari handiak) [Parc des Princes (Les Grands Footballeurs)] obra monumentalean ere espatula erabili zuen, kolorezko eremu trinkoak sortuz.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago