Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Info gehiago

Atalak

Fautrier eta Soutine

Sail hau Jean Fautrier eta Chaïm Soutine artisten obrari eskaini zaio. Jean Fautrierrek Londresko Royal Academy eta Slade School-en ikasi zuen, I. Mundu Gerran soldadu izan ondoren Parisera itzuli aurretik. Gaien kopuru mugatu baten barruan —adibidez emakumezkoen biluzia eta hildako animaliak— Fautrierrek giza esperientziaren alde ilunena arakatu zuen. 1920ko hamarkadaren bukaeran, Fautrierrek biluzi batzuk margotu zituen hondo ilunekin eta hilobi-erretratu koptoak ematen duten argizari-koloreko aurpegi hunkigarriekin. Irudiek bizitzaren eta heriotzaren artean zalantza egiten dutela ematen du, eta baliteke Fautrierrek Dante-ren infernuaren aurrean erakutsitako interesa islatzea, artista garai hartan irudiez hornitzen aritu zen obra izanik. Marcel Zahar arte-kritikariak honela definitu zuen Jean Fautrier: “gure garaiko pintore tragikoena”.

Hogeiko hamarkadako Chaïm Soutine pintore lituaniarraren natura hiletan antzeko adierazpen tragikoa antzematen da. Parisko Eskolako kide izandako artista hau Montparnassen bizi izan zen eta Amedeo Modigliani pintore italiarraren lagun ona zen. Soutine pobrezian bizi izan zen Albert Barnes bildumagile amerikarrak 1922an obra batzuk erosi zizkion arte. Ordutik aldatu zen bere egoera. Enpastatutako pintura-masa trinkoei esker, Soutineren animalia hilek giza intimitatearen sentimendu tragikoak aditzera emateko ahalmena dute. Fautrierren untxiak lepotik zintzilik daude buruz behera egon beharrean, natura hil tradizionaletan ohikoa denez, ia gizatiarra den nolabaiteko sakrifizioa iradokiz.

BESTE ATALAK

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Espiritualtasuna eta materia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Arte geometrikoa, optikoa eta zinetikoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Liberazioa eta kolorea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Gerra eta ondorioak. Arte informala

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealismoa eta Cobra taldea

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: aztoramen politikoa, Auzo Latinoa eta 68ko Maiatza

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montmartre

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Kubismoa eta mundu modernoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Parisko Eskola: estudioko biluzia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Fautrier eta Soutine

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Dadaismoa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Abangoardia eta abstrakzioa

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago

Montparnasse: goi-mailako gizartea eta abangoardiako artea jazzaren garaian

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Atala, 2002

Info gehiago