Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Saint-Germain-des-Prés eta alemanen okupazioa
Hirurogeiko hamarkada: figurazioa eta burla
Atalak
Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua
- Izenburua:
- Surrealistak: probokazioa, amesgaiztoa eta gerraren mehatxua
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta politika | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Gerra Zibila (Espainia) | Faxismoa | Sentimenduak | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa | Hiperrealismoa | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dalí, Salvador | Ernst, Max | Humblot, Robert | Ray, Man | Tanguy, Yves
Surrealistak aurrenak izan ziren Sigmund Freud-ek ametsen interpretazioaren eta sexualitatearen eta bere errepresioaren inguruan emandako lezioak asimilatzen. Man Ray-ren erretratuaren protagonista, Sade Markesa, surrealisten heroia izan zen. Iraultza Frantsesaren garaian sortutako idatzietan, Sadek Ilustrazioaren ziurtasun arrazionalista kritikatu zuen, ankerkeria eta lizunkeria beti daudela gizakiaren baitan erakutsiz, Max Ernst-en pinturetan behin eta berriz antzemango dugun gaia, alegia.
1930eko hamarkadan zehar faxismoak aurrera egin zuen eta mehatxu bihurtu zen Europa osoarentzat. Egoera hartan, artea kezkatzen hasia zen gerraren lazturaz. Espainiako Gerra Zibilean militarrek egindako izugarrikeriak eta monumentu kulturalen suntsipenak ez zuten ezer onik iragartzen, bereziki Europa berriro ere gatazka belikoan sartzekotan zegoenean. Hogeita hamarreko hamarkadako Yves Tanguy-ren paisaia oniriko eta malenkoniatsuek garai hartako aldartea aditzera ematen digute.
1930eko hamarkadaren bukaerako obra surrealista ugaritan nahita erakutsitako sadismoak garai hartan nagusi ziren balore politiko eta moralen aurrean artistek zuten kezka handia aditzera ematen digu. Salvador Dalí-k garaiko irudi kezkagarri eta zirraragarrienetako batzuk sortu zituen “eskuz margotutako ametsetako argazkietan”, hala definitu baitzituen artistak bere pintura hiperrealistak. Paranonia obran, Dalík zaldieria bat erakusten digu irudimenezko paisaia bakandu batean, eta Bioleta inperialak (Violettes impériales) obran berriz telefonoak Chamberlain-ek Munich-eko krisialdian telefonoz burutu nahi izan zituen negoziazio diplomatikoen huts egitea aditzera ematen du. Bitartean, Robert Humblot-ek errealismoaren joera tradizionalagoa erakusten digu garai hartan Espainiak bizi zuen egoeraren parabolan.