Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Georges Braque: artelan-multzoa
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Adiskidetasuna | Bildumagintza | Paris | Suitza | Daniel-Henry Kahnweiler | Hermann Rupf | Margrit Rupf
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Estanpazioa | Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Derain, André | Kandinsky, Vasily | Klee, Paul | Picasso, Pablo
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren Hermann eta Margrit Rupf Bilduma erakusketara. Erakusketa honek hirurogeita hamar artelan inguru ditu: pinturak, eskulturak, marrazkiak, estanpak eta jatorrizko grabatuak biltzen dituzten liburuak. Rupfdarrak izan ziren haien lana arte abstraktuan oinarritu zuten lehendabiziko bildumagile pribatu suitzarrak. Hasiera batean, beren irizpideei egin zieten kasu bilduma batzen joateko. Horretarako, erabakigarria izan zen Daniel-Henry Kahnweiler arte-merkatariarekin izan zuen harremana; Hermann Rupfek XIX. mende amaieran ezagutu zuen, biak Frankfurten ikasten zeudela. Rupf izan zen arte-merkatari horren lehenengo bezeroetako bat.
Dagoeneko ahaztuxea daukat, baina gogoan dut lehendabiziko eroslea nire adiskide on Hermann Rupf izan zela, Bernakoa: oraindik ere, berrogeita hamar urte geroago, adiskidetasun estua izaten jarraitzen dugu. Urte batzuk lehenago, elkar ezagutu genuen, eta Parisen bizi izan ginen urtebetez. Pentsio berean hartzen genuen ostatu, eta egun osoa elkarrekin ematen genuen, goizetik gauera.
1954an, Rupfdarrek erabaki zuten haien artelanak, fundazio baten baitan, Bernako Kunstmuseum-i gordailuan uztea. 250 bat lan eta arte-liburu ugarirekin, lagapen hori oso ekarpen garrantzitsua izan zen erakundearen funtsetarako.
Rupf bikoteak artista ospetsuekin harremanetan izan ziren, adibidez, Pablo Picasso-rekin, Georges Braque-rekin edo André Derain-ekin, beren ibilbide artistikoaren hasieran zeudenean. Artelanak sortu berri erosten zituzten Margrit eta Hermann Rupfek. Horrek agerian jartzen du oso goiz hasi zirela garai hartan oraindik ezagunak ez ziren artisten bildumagile izaten.
Rupf Fundazioak, oraindik ere, azken arte garaikideko lanak biltzen segitzen du, bikoteak bizi artean batutako arte-funtsak begi bistatik galdu gabe.
Alde horretatik, Hermann Rupf bildumagilearen ekimen pertsonalari egindako omenaldia da erakusketa, bere ahaleginean erruz gainditu baitzituen arte-erosleen ohiko zereginak. Rupf benetako mezenas-lanak egin zituen zenbaitetan, artisten jarduera bultzatuz, adiskidetasun estua baitzeukan haiekin, adibidez, Paul Klee-rekin eta Vasily Kandinsky-rekin.
Gure erakusketari buruzko argibideak jaso ditzakezu Margrit eta Hermann Rupf pertsonaiei buruzko didaktika-gunean.
Gogoan izan, artapena dela-eta ezin dira artelanak ukitu, eta ezin dira argazkiak egin ezta filmik grabatu Museoko erakusketa aretoetan.