Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Meret Oppenheim, Aurpegia hodeian (1971)
Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)
Iruzkinak
Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)
- Izenburua:
- Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Konstruktibismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bunga, Carlos | Fontana, Lucio | Mosset, Olivier
Carlos Bunga-ren artelan hau Rupf Fundazioak oraindik orain erosi du, bere bilduma pieza garaikideekin handitzeko. Haien koherentziari eusteko, Fundazioak jite konstruktibista nabarmeneko artelanak bereganatu ditu, hiztegi plastikoari eta artearen mugei buruzko gogoeta egiten dutenak.
Hain zuzen, Pintura-eraikuntzak pieza monokromatikoa izatea du ezaugarri, erakusketa honetako beste artelan batzuek bezala, adibidez, Lucio Fontana-ren eta Olivier Mosset-en artelanek bezala. Konstruktibismoaren beste sorkuntza batzuetan bezala, lengoaiaren oinarrizko elementua forma geometrikoak dira.
Artistak, sarritan, egitura geometriko gehigarri bat sartzen du bere artelanetan zatikiak eginez; era horretan, espazio arkitektonikoaren ideia ematen du aditzera. Arkitekturan gertatzen den ez bezala, Bunga ez da sorkuntza-prozesua ezkutatzen saiatzen: kola hondarrak, kartoiak aurretik zeuzkan etiketa itsasgarriak eta pintura industriala nahasi egiten dira, eta presentzia nabarmena dute.
Kartoia, material birziklatua eta pobrea, ohiko elementua da Carlos Bungaren obran. Horrelako materialek balio diote gure gizarteak hain bereak dituen utilitarismoa eta transformazio azkarra auzitan jartzeko. Artistak honela azaltzen du:
Kartoia objektu industrial bat da, masa-kulturaren kontsumoaren, joeren, emigrazioaren, askotariko mintzairen eta pertzepzioen gizartearen emaitza bat.