Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Henri Laurens: artelan-multzoa
Juan Gris: artelan-multzoa
Iruzkinak
Fernand Léger: artelan-multzoa
- Izenburua:
- Fernand Léger: artelan-multzoa
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta industria | Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Mugimendua | Lehen Mundu Gerra | Daniel-Henry Kahnweiler | Hermann Rupf | Margrit Rupf
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Futurismoa | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Léger, Fernand | Picasso, Pablo
Fernand Léger-ek ere lengoaia plastikoa irauli zuen XX. mende hasieran, abangoardiako beste artista bat izan zen. Kubismotik eta futurismotik oso gertukoa zen eta, denbora batez, Daniel-Henry Kanhweiler galeristarentzat lan egin zuen esklusiban. Horri esker, Hermann eta Margrit Rupfek haren obra oso goiz erosi zuten. 1913an, Formen kontrasteak artelana erosi zuten; urte horretan sortutako artelan kubista zen.
Artelan hau izenburu bereko serie batean kokatzen da; serieko artelan guztietan forma zilindrikoko gorputz anaformiko edo desitxuratuak agertzen dira, segida batean, eta forma horiek elkarrekin txirikordatuak daudela dirudite. Erabilitako koloreek, gorri, zuri eta urdinak, bizartegietako zilindroak edo zirkuetako danborrak gogorarazten dituzte. Hain zuzen, Légerrek kolore-sorta aberatsa zuenez, Picasso-rengandik eta Braque-rengandik bereizten zen.
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Légerrek bere unibertso piktorikoa ez zen horren bizia. Erakusketan dauden beste hiru mihiseek egilearen berezko lengoaiaren adibide dira. Légerrek makinaren estetika baliatu zuen, eta elementuek forma geometrikoak dituzte, baina biziki sinplifikatuak.
Horiek dira Légerren obra futurismora hurbiltzen duten ezaugarri batzuk, koloreen eta mihisean barrena daukaten banaketa erritmikoarekin batera. Artistak tonu oso biziak eta distiratsuak baliatu zituen, modelo naturaletik urrun.
Elementuen banaketa harmonikoa eta erritmikoa ez da koloreetara mugatzen. Objektuak irudikatu baino, Léger forma hauen geometriarekin jostatu zen hemen.