Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Juan Gris: artelan-multzoa
Vasily Kandinsky: artelan-multzoa
Iruzkinak
Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)
- Izenburua:
- Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Judd, Donald
Eskultura abstraktu hau Donald Judd-ek asmatu zuen 1985ean horman muntatzeko. Tamaina eta proportzio berdineko moduluak dira, kolore askotako aluminiozko piezez osatuak. Espazioari eta koloreari buruzko esplorazio bat egin zuen Juddek, eta sorkuntza industrialaren berezko teknikak eta materialak erabili zituen. Horiek dira Donald Judd egilearen obraren ezaugarriak.
Minimalismoaren figura handienetako bat izan zen Estatu Batuetako artista honek hirurogeiko urteetan utzi zuen pintura. Bi hamarkada geroago, berriz, aluminiozko kaxa batzuk egiteari heldu zion: kolore ugari zituzten, elkarrekin torlojuz iltzatuta, eta horman instalatzen ziren, edo lurzorura zuzenean, idulkirik gabe. Geroago, pieza asko gainjarrita jartzen ziren erakusgai, edo ondoz ondo eta segidan, eta multzoak eratzen zituzten.
Forma geometrikoen erabilera zen bere helburuetako bat eta, horiek nabarmentzeko, kolorea zerabilen arreta bereziz; izan ere, kolorea teknika industrialen bidez aplikatzen zuen, adibidez, termolakaduraren eta galbanizazioaren bidez. Koloreok harmonia sortzeko batere nahirik gabe banatzen zituen artelanean. Honela azaltzen zuen artistak bere asmoa zein izaten zen:
Kolore guztiak aldi berean egotea bilatzen nuen. Ez nituen konbinatu nahi. Aurrez ikusi ez nuen aldi bereko aniztasuna nahi nuen.